• 31 URT 15

    Eneko Goiak donostiarren elkarlanaren eta elkartzearen alde egin du, “bestelako Donostia” eraikitzeko

    EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek esan du, Ideiagunea dela alderdiak izan duen ekimenik onena, eta donostiarrei eskatu die, EAJ-PNVri aukera emateko guztion artean Donostia aldatzeko eta merezi duen tokian jartzeko.

    Donostiako EAJ-PNVk gaur goizean aurkeztu du Miramongo Teknologia Parkean Donostiako Udalerako hautagai-zerrenda, Eneko Goia buru. Aurkezpenean hautagai-zerrendako kideek Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarren eta Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarren babesa jaso dute.

    Jeltzaleen Donostiako alkategai Eneko Goiak segidakoa azpimarratu du: “Donostiarrok batu egiten garenean, gauza handiak egiteko gai gara, eta hori erakusten du gure hautagaien zerrendak. Izan ere, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen ditu”. Horren harira Goiak honakoa gaineratu du: “Erronka handia dugu aurrean. Hiritarrek Ideiagunean esaten ari zaizkigu ezin dugula horrela jarraitu eta Donostian aldaketa ezinbestekoa dela. Baina ez bakarrik egungo alkatea berriro alkate ez izateko eta ni alkate izateko, baizik eta, gauzak beste modura egiteko: irekiagoak izateko, hiria integratzaileagoa izateko, elkarrizketaren eta elkarlanaren bidez proiektuak garatzeko gai izateko”.

    Era berean, Eneko Goiak adierazi du, Donostiak ez duela behar sektarismorik, dogmatismorik eta inposiziorik. Izan ere ezaugarri horiek guztiek ez dute hiria ordezkatzen eta, beraz, hiria gauzak beste modu batera egiteko eskatzen ari da. Eta, horretarako, benetako gizarte, etika, kultur eta alternatiba eraginkorrena EAJ-PNVk osatu duen Donostiako hautagai-zerrenda da. Hortaz, Goiak eskatu du, alderdikide eta alderdizale guztien laguntza, hiritar guztiek bidelagun izatea lortzeko eta, horrenbestez, maiatzaren 24an aldaketa hori egia bihurtzeko”.

    Donostiako alkategaiak, halaber, esan du, baldin eta hiriak aurrera egingo badu, bat egiteko eta inplikatzeko gai delako da, hain zuzen ere, hiritar guztien eta zinegotzi guztien inplikazioa lortzeko gai delako. Beraz, ezinbestekoa da guztiok hiriaren proiektua partekatzeko gai izatea. Hortaz, Eneko Goiak honakoa esan du: “Horretarako, konpromisoa hartzen du hiria egoera onenera eramateko, izan ere, guztiok maite dugu hiria”.

    “Agintera eta inposizioa” baztertu eta “entzutea eta proposatzea” bultzatu

    Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek gogorarazi du 2014ko apirilean Donostiako Boulevard-en egindako ekitaldia. Orduan, Donostian EAJ-PNVk izandako alkate eta zinegotziei omenaldia egin zieten jeltzaleek: “Gaurko Donostiako sinbolo esanguratsuenak alkate abertzaleen eskutik egin ziren”. Baina aitzitik, Ortuzarren iritziz, egun Donostia geldi dago eta arazoak ditu. Izan ere, azken lau urteak oso txarrak izan dira hiriarentzat. Ezker abertzaleak esan zuen hiria eraldatzea zetorrela, baina egin duen gauza bakarra izan da inposatu. Eta donostiarrek ez dute hori merezi.

    Hortaz, Andoni Ortuzarrek esan du, Ideiagunea – Donostiako EAJ-PNVk ideiak eta proiektuak jasotzeko gunea – dela alderdiak izan duen ekimenik onena, eta segidakoa gaineratu du: “Donostiarrek merezi dute Eneko Goiak proposatzen duen Bestelako Donostia. Izagirreren agintera eta inposizioa ordez, herritarrak entzun eta proposamenak egin eta jaso behar ditugu. Eta hori da Enekok proposatzen duena”. Horrenbestez, EBBren presidenteak adierazi du, EAJ-PNVk Donostia oparoagoa, erakargarriagoa, eraginkorragoa, irekiagoa eta inplikatuagoa nahi duela. Izan ere, hiriak ez dira postalak egiteko, baizik eta bertan bizitzeko. Hori dela eta, hiria hiritarrentzat egin behar da eta hori da EAJ-PNVren proposamenaren ardatza: Donostia gizatiarragoa egitea.

    Hori guztia dela eta, Andoni Ortuzarrek donostiarrei honakoa eskatu die: “Aukera ba emateko guztion artean Donostia aldatzeko eta merezi duen tokian jartzeko, betiere, apaltasunez eta arduraz. Seguru nago, EAJ-PNVk, Enekok eta hemen dauden pertsona guztiak ez dutela huts egingo. Beraz, gugan konfiantza izateko eskatzen dugu, hain zuzen ere, aukera bat emateko, izan ere mereziko du”.

    Bestalde, Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek hautagai guztiei eskerrak eman dizkie, izan ere, bere inplikazioarekin erakusten dute bere burua maitatzeaz gain, bere herria ere maite dutela. Egibarrek azpimarratu du, alderdi bera ordezkatzen dutela eta fidagarritasuna eta leiialtasuna eskaintzen dutela, betiere, giza eskubideak babestuz, eta horrela jarraituko dutela etorkizunean.

    Azkenik, EAJ-PNVren GBBren presidenteak honakoa esan du: “Elkarrizketa oso garrantzitsua da, herriak aurrera egin dezan. Badakigu zeintzuk diren lehentasunak eta gizarte justua eraiki nahi dugu, eta beti, inor baztertu gabe”.