• 07 MAI 19

    Eneko Goiak Auzo Plangintza egin du Donostia hobetzeko 225 proposamenekin

    EAJ-PNV-k hiriko auzo guztiak kontuan hartzen dituen ekintza-plan orekatua aurkeztu du

    EAJ-PNVk Donostiako auzoak hobetzeko Plana egin du, eta bertan 225 ekintza zehatz proposatu ditu hiri osoan. Proposamena EAJ-PNVren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hauteskunde-programaren barruan dago, eta azken hilabeteetan hainbat hiritar eta elkarterekin egindako lan saioetan jasotako proposamenetan oinarrituta dago. Hortaz, planak auzo ezberdinetako hiritarrek proposatutako beharrak eta lehentasunak jasotzen ditu. 

    Planak, besteak beste, segidako ekimenak jasotzen ditu: Katalunia plaza estaltzea, Isabel II eta Gregorio Ordoñez kaleak oinezkoentzat egitea, Altza eta Larratxoren arteko bidegorria egitea, Heriz pasealekuan igogailuak egitea, edo Easoko Topo geltokiaren eremura Musika Kontserbatorioa eramatea.

    EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak azpimarratu du, auzoek eta bertan dauden azpiegiturek duten garrantzia donostiarrei bizi-kalitatea eskaintzerako orduan, eta honako konpromisoa hartu du: “Auzo Plana egiteko konpromisoa, eta bertan diagnosia egitea erabaki egokiak hartu ahal izateko”. 

    Horren harian, Goiak adierazi du, hiria egitea auzoak zaintzea dela: “Hori dela eta, ez dugu hurrengo legealdiaren hasierara itxoin nahi izan, eta azken hilabeteetan, egin daitezkeen hainbat proiektu identifikatu ditugu Donostiako auzo guztietan”. 

    Hortaz, alderdi jeltzaleak 225 ekintza identifikatu ditu modu orekatuan hiriko auzo guztietan, hain zuzen ere, auzo bakoitza hobetzeko abiapuntu diren ekintzak. Eta hau lehen diagnostiko bat da, hain zuzen ere, EAJ-PNVk partekatu nahi duen lehen diagnostikoa. Beraz, dokumentua irekita dago donostiarrek egin nahi dituzten proposamenak hartzeko.

    Identifikatu diren proposamen eta proiektuak Euskara, Donostia Lagunkoia, Ingurumena eta Berdintasunaren arloetatik harago doaz. Izan ere, lau arlo horiek transbertsalak dira eta, beraz, hiriaren garapenerako politika guztiak egiterako orduan kontuan hartu beharrekoak.

     AIETE

    • Aieteko Osasun  Zentro berria martxan jarri.
    • Auzoko garapen demografikoaren eta beharren arabera, bigarren haurreskola egiteko aukera aztertu. 
    • Aieteko  bidegorria amaitu. 
    • Miramongo Parke Teknologikoan kirolgune  bat sortzeko pausuak ahabideratu.
    • Aiete Pasealekuko jolastokiaren estalkia egin.
    • Miramongo pasealekuan zebra bideak jartzea
    • Errondogaineko espaloiak eraberritu eta garbitu
    • Pagolako sakanguneak gutxitu
    • Hegaztien pasealekutik kantxetara eta merkatal gunera iristeko bideziorra egin.

    ALDE ZAHARRA 

    • Planarekin eta bere garapenarekin konpromisoa berretsi, beti ere egingo dugun  urrats  bakoitza  auzokideekin partekatuz. 
    • Bretxako proiektua :

    ◦      Osasun  Zentroa  eta Kirol ekipamenduak kokatu.

    ◦       Azoka kale arrasean jarri eta baserritarrentzako gune  berria egokitu.

    ◦       Biltegiratze-plataforma, salgaien zamalanak eta azken milako banaketa- gunea jarri.

    ◦       Plaza egokitu.

    • Ekipamendu plana bideratu, eta horretarako, espazioen banaketa berriro antolatu:

    ◦       Gizarte Zerbitzugune  berria jarri. 

    ◦       Adinekoentzako apartamenduak  Kanpandegi kalean.

    ◦       Haurtxokoa eta Gaztelekua.

    ◦       Auzo-elkarterako espazioa egokitu.

    ◦       Konstituzioa Plazako Udaletxe zaharraren eta liburutegiaren eraikinarentzako erabilera berriak abian jarri.

    • Orixe Ikastola. Eraikina handitzean, erosotasun handiagoa lortzeaz gain, ikasleen  kokapena berrantolatu.
    • Orixe Zuloagako ingurua oinezkoentzat bihurtu eta jolas gunea jarri
    • Euskara auzoko Plan Integralean txertatu, zehar-lerro gisa, auzoko jardueretan: merkataritzan, ostalaritzan zein aisialdiko  edo kulturako ekitaldietan.
    • “Portaviones” eraikinari garrantzia eman eta erabilera  berriak abian jarri.
    • Kursaal-Bulevard bidegorria lekuz aldatu.
    • Mari kalean motoen aparkalekua kentzeko aukera aztertu.

     ALTZA

    • Donostiako  Udaletxetik bultzatutako Ekialdeko Barrutiko Udal Batzordea sendotzen eta indartzen jarraitu, baita herritarren partaidetza ere, auzoaren garapen eta etorkizunean duen garrantziaz jabeturik.
    • Altzako Kiroldegi  berria egin.
    • Merkear  eremuan futbol zelaia eta kirolgune berria egin.
    • Herreran, Arrobitxuloko parkean, txakurrentzako  zonalde bat egokitu.
    • Larratxo pasealekuaren eta Lauaizeta kalearen arteko zeharkako igogailua  amaitu.
    • Altza - Eskalantegi zeharkako igogailua egin.
    • Jolastokietako hirigintza-garapena bultzatu.
    • Eraikuntzaren institutuan kokatu gazteentzako etxebizitza-eskaintza.
    • Auditz Akularren berrazterketa egin HAPO-PGOU berriaren  baitan.
    • Jolastokietako haur-eskola eraiki.
    • Harri Berri ikastolako patioa estali. 
    • Casa Nao zahar etxeko irisgarritasuna  bideratu.
    • Txingurriko errekaren uraren kalitatea hobetu.
    • Herrera pasealekuko ur zikinen sarea  berritu.
    • Adif-ekin elkarlanean Herrerako geltokiaren irisgarritasuna  bermatu. 
    • Altza-Pasaia tren-lotura bultzatu eta EuskoTrenekin konponbidea  landu.
    • Oletan irisgarritasuna hobetu, trenbidearen azpiko pasabidea (puntu beltza) egokitu. 
    • Altza - Larratxoko bidegorria egin.
    • Dbizi zerbitzua auzora eraman.
    • Jolastokieta II. faseko urbanizazioko baldintzetan igogailua egin.
    • Txingurri pasealekua eta Luis Gonzaga plazaren arteko tunela argiztatu.
    • Herrera 68 pasealekuan errotonda eta semaforo bidez trafikoa moteldu.
    • Herreran, Peruene Berri eta Arrobitxulo tarteko kirol gunea osatu.
    • Roteta ingurua hobetu, espaloia zabalduz, eskailerak kenduz, barandilla jarriz.
    • Altza gainan Giza eskubideak Oroitzapenak.
    • Altza –Herrera-Bidebietan. Emakumeen irudi historikoa errekuperatu. Emakume garbitzaileak, emakume pilotariak, Kontadores Fabrikako emakumeak.
    • Altzan, Casares Kultur etxeko haurren parkea hobetu.
    • Txakurrentzat parke itxia egin
    • Rotetan basketeko kantxak berritu, minibasket kantxak jarriaz.
    • Atzako herri-bideen inbentarioa egin, Lau Haizetako Plana osatzeko.
    • Altzako frontoia hobetu, aldagela berriak eta hezetasun tratamendua eginez

    AMARA

    • Donostia Lagunkoia hiri programaren bidez lanean jarraitu,  komunitatea indartzeko helburuz.
    • Morlansen  ekipamendu dotazionalak  kokatu.
    • Arbaiz Enea, hiriarentzat eta Morlans auzoarentzat basoa
    • Isabel ll, Felipe lV eta Gregorio Ordoñez kaleak  oinezkoentzat egokitu.
    • Antxo Jakituna ibilbidean lorategiak kendu.
    • Easoko trenbide- gunea berrereskuratu.
    • Easo plazan, Amara Zaharra eta Amara Berri arteko lotura hobetu
    • Gobernu Zibileko  eraikina ekipamendu-instalazio  bihurtu.
    • Gure Egunsentia Zahar etxeko jardueretarako gelak egin Gobernu zibileko eraikinean.
    • Ferrerias ikastetxean  Musika eta Dantza Eskolako eskaintza zabaldu.
    • Anoetako Kirol-hiria berrantolatu, Estadio txikia birmoldatu, Belodromoa berritu,  Atano III Frontoia eta Gasca kiroldegia berritu.
    • Ernest Lluch Kultur etxearen, Haurtxokoaren eta Gaztelekuaren instalazio berriak abian jarri.
    • Auzoko plaza bat estali.
    • Amarako urbide nagusiak (Karlos l, J.M. Salaberria, Corsarios Vascos, Pescadores de Terranova, Irun plaza, Eustasio Amilibia, Madrid ibilbidea Pio Xll. Plaza eta Bizkaia pasealekua ) berritu.
    • Ikasketa plaza konpondu 
    • Haurreskola berria egin Loiolako Erriberetan.
    • Trenen  aldageltokia (Renfe – ETS) Loiolako Erriberetan egin eta autobusentzat aldageltokia egiteko aprobetxatu
    • Urumea ibaia Auzoko ekintzetara hurbildu,  Kirol ekintzetara batez ere.
    • Amara Berri-Morlans ikastolako patioa berriro antolatu berdintasun ikuspegia kontuan hartuz.
    • Jose Mª Salaberria kaleko eta Sagrada Familia inguruko argiztapena hobetu.
    • Urumea pasealekuan ping pong mahaiak jarri
    • Hospitaleko saihesbidearen sar-bidean babes-hesiak jarri.
    • Zorroagako pasealekuan zebra-bidea jarri, radarraren inguruan.
    • Loiolako Erriberetan zarataren aurkako pantailak jarri.

    ANTIGUO

    • Infernu eremua biziberritu eta etxe berriak eraiki
    • Illara eremuan etxebizitza berriak eraiki.
    • Gazteentzako apartamentuak egin Añarbeko lur zoruan 
    • Gizarte zerbitzu gune berria egin.
    • La Sirena aterpetxeko lokalak berritu.
    • Lugaritz Kultur etxean berritze lanak egin.
    • Lugaritzen Gaztelekua  eta Haurtxokoa jarri.
    • Musika eta Dantza Eskola Txalupagillenen  kokatu .
    • Antigua /Mirakontxa/San Martin /Mirakruz bidegorria egin.
    • Heriz pasealekuko igogailuko 4 zatiak egin
    • Haizearen  Orraziaren birgaitze integrala 
    • Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondarea izendatzeko lanak aurrera eraman.  
    • Gantxegi Bidea konpondu eta eratu.
    • Ondarreta hondartzako kabinak konpondu.
    • Zumalakarregiren hiribidean hoditeria konpondu.
    • Chillida pasealekua  oinezkoen gune bihurtu
    • Sert Plazaren inguruko plazetako bat egokitu umeak josta daitezen
    • Zubimusu parkeko lokalak auzokokideentzat erabilgarri  bihurtu
    • Erregezainen kalean hobetze lanak egin
    • Ondarreta pasealekuko zebra-bidea eta argiztapena hobetu

    AÑORGA

    • Musika eta Dantza Eskolako eskaintza  zabaldu  Amassorrain ikastolan (2019-2020 ikasturtea).
    • Cementos Rezola Museoarekin elkarlan hitzarmena sinatu.
    • Bulebarizazioaren 2. Fasea egin
    • Zahar etxea kokatzeko tokia aztertu eta zahar etxe berria egiteko lanean hasi.
    • Kirol Entrenamenduak Euskaraz Sustatzeko (KEES) metodologia bultzatzen jarraitu bertako Kultur eta Kirol Elkartean, eta, oro har, euskararen aldeko gainerako ekimenetan ere elkarlanean jardun.
    • Chillida Lekura iristeko oinezko eta bizikletentzako aukera bideratu Foru Aldundiarekin batera. (Añorga Errekalde) 
    • Añorga txikin, bidegorri eta Antiguo-Añorgako oinezko bide eta haurren parkeko bidezidorra hobetu.
    • Añorga txikiko haurren parkea eta ondoko gunea hobetu.
    • Koloreetako zakarrontziak jarri hondakinak bereizteko
    • Zuhaitzen azterketa eta kimaketa orokorra egin
    • Ping pong mahaiak jarri. 

    BIDEBIETA

    • Donostiako Udalak bultzatutako Ekialdeko  Barrutiko Udal Batzordeak sendotzen eta indartzen jarraituko dugu, herritarren partaidetzak, auzoaren garapen eta etorkizunean duen garrantziaz jabeturik.
    • Bidebietako kiroldegiko instalazioa hobetu.
    • Gomistegi parkeaosatu, Pasaiarekin batera.
    • Bidebieta eta Gomistegi arteko bidegorria egin.
    • Kultura ekipamenduren bat jartzea aztertuko dugu Kontadores eraikinean.
    • Zumardia pasealekuko  Aterpezahar etxean irisgarritasun arazoak konpondu.
    • Guarda Plata zahar etxea hobetu.
    • Emakumeen irudi historikoa errekuperatu. Kontadores Fabrikako emakumeena.

    EGIA

    • Lkaleak egitasmoa  sendotu eta garatu.
    • Auzokideekin entzute aktibo proiektua landu
    • GI20 rako sarrera berria egin Marrutxipin, auzora errazago iristeko.
    • Aldakoenean birgaitze lanak eta etxebizitza  berriak egin.
    • Mundaiz eremuanbirgaitze lanak eta etxebizitza berriak egin, irisgarritasuna bermatuz
    • Iztuetako biaduktoa  kendu eta eremua berrantolatu.
    • Luis Martin Santos plazako estalkia hobetu.
    • Saneamendu sistema berritzen jarraitu.
    • Matigotxotegiko zelaian berritze lanak egin.
    • Polloe hilerrian Errautsen lorategia eratu eta  hileta zibilak egiteko gunea egokitu. 
    • AHT geltokiaren eraikuntza eta urbanizazioa burutu – Tabakalera plaza eraikiz.
    • Kristina Enea parkeko biodibertsitatea handitu.
    • Osasun zentroaren ondoan haurren parkea jarri
    • Ametzagaina goikaldean, ikastola parean, semáforo botoiduna jarri..
    • Txakurrentzako parke bat egiteko aukera aztertu.
    • Zigarrogile emakumeen eskultura jarri zigarrogile emakumeen plazan.

    ERDIALDEA ETA AMARA ZAHARRA

    • Eason berreskuratuko den trenbide gunean:

    ◦      Easo plaza, Amara Zaharra eta Amara Berri arteko lotura hobetu

    ◦      Hirian gune honetan zentralitate berri bat sortu

    ◦      Musika Kontserbatorioa Easoko Topo geltokiaren eremura eraman

    ◦      Etxebizitza berriak eraiki

    • San Bartolomeko bainu-etxea berritu.

    ◦      Udal info gune  berria  kokatu.

    ◦      Udal ekipamendu berriak kokatu.

    • Kontxako bidegorria berritu. 
    • Kontxako baranda guztiz berritu
    • Antigua /Mirakontxa/San Martin /Mirakruz bidegorria  burutu. 
    • Amara Zaharrean  ekipamendu dotazionalak egin.
    • Arrasate 41 kaleko  pisu tutelatuak abian jarri. 
    • Jatorrazahar etxea berritu.
    • Garibai kalea oinezkoen gune bihurtu 
    • Artzai Onaren kanpandorrea bisitagarri egin
    • Larramendi kalea  oinezkoen gune bihurtu
    • Bellas Artes eraikinaren auzia  bideratu
    • Erdialdezahar elkartea eraberritu
    • Amara Berriko eskolaren patioa berritu

    GROS, ULIA, ATEGORRIETA

    • Sagues eremuaren berrikuntza garapen integrala bultzatzeko, nazioarteko lehiaketa antolatu, hiria, mendia eta itsasoaren lotura lortu, begiratokia eta hiriko erabilpenerako gunea sortu.
    • Marrutxipiko GI20 rako sarrera-irteera berria egin, auzoko mugikortasuna hobetzeko.
    • Haurreskola berria egin.
    • Groseko zahar-etxea lekuz aldatu, zahar etxe berri bat egin.
    • Manteon alojamendu dotazionalak  egin.
    • Antigua /Mirakontxa/San Martin /Mirakruz bidegorria burutu.
    • Kataluniako Plazan gune estalia  sortu.
    • Uliako mintegiak: Aranzadiren egoitza bertan kokatu, mintegiak birgaituz eta dagokien balioa emanez.
    • Uliako tren bidea ezagutaraztera eman.
    • Uliako bideen seinaleztapenak jarri.
    • Kursaal-Bulevard  bidegorria lekuz aldatu.
    • Auzoko argiteria  hobetu. 
    • Txofreko aparkalekuan  konpontze lanak egin.
    • Txofreko plaza eraberritu.
    • Ping pong mahaiak jarri.

    IBAETA

    • Topoaren saihesbidearen lanen ondorioz geltokia egin.
    • Infernuko  zonaldea  birgaitu eta urbanizazio berriak burutu
    • Illarran etxe berriak egin.
    • Hoditeria berritu.
    • Ibaetako ubidea leheneratu.
    • Berioko espaloiak hobetu .

    IGELDO

    • Saihesbidean espaloiak egin.
    • Eskola zaharrean erabilera definitzeko prozesua egin auzokideekin batera 
    • Igeldoko lur publikoak kudeatzeko plana bideratu (erretako guneko eremua definitu eta bertakoei animaliak zabaltzeko eskaintza egin, bide batez lur eta eremu hauek txukun edukitzeko).
    • Itxasaurreko fatxada txukundu eta margotu. Kultur etxea.
    • Tokiko Entitate Txikia bultzatu

    INTXAURRONDO

    • Donostiako Udalak bultzatutako Ekialdeko Barrutiko Udal Batzordea sendotzen eta indartzen jarraitu.
    • Auzoko euskara batzordeak eta Donostiako Udalak, elkarlanean, euskaraz bizitzea sustatzeko proposatzen dituzten egitasmoak bultzatzen jarraitu.
    • GI20ko sarrera berria egin, Marrutxipiko lotunea, auzoan trafiko fluxua eta mugikortasuna hobetuko duena.
    • Martx Up! Programaren baitanSorleku parkea egin, Dbus ondoko lur zatia  haurrentzako erabilgarri izateko.
    • Intxaurrondo hegoko zahar etxe berria egin. 
    • Gizarte zerbitzu zentroa egin.
    • Intxaurrondoko ikastolako jolastokia estali.
    • Zarategi pasealekuan petankan aritzeko gunea estali.
    • Suhiltzaile en eraikineko eremuan urak jasotzeko sarea berritu
    • Pilar klinikan etxebizitza berriak egin. 
    • Arrobitxulo parkean txakurrentzako zonaldea egokitu.
    • Osasun Zentroa hobetzeko eta handitzeko Osakidetzarekin elkarlana bultzatu.
    • Emakumeen irudi historikoa berreskuratu.
    • Txaparrene parkea ixteko hesia.
    • Sagasti Eder edo Intxaurrondoko gizarte etxean  ping pong mahaiak jarri.
    • Dbuseko kotxeren handitzea garatu

    LOIOLA, TXOMINENEA, MARTUTENE

    • Urumeako eremu honen garapena sustatu. Horretarako egun, Kuartelak eta Kartzela lekuz aldatzea dira eskuartean ditugun  bi gai nagusiak, hiria eraikitzen  jarraitu ahal izateko. Horiek Lekuz aldatzea eta Hirirako berreskuratzea defendatuko  eta landuko dugu erakunde guztietan.
    • Loiolako Lorategi Hiria birgaitu
    • Txominenea ll burutu.
    • Antzieta, Sarrueta eta Trinkete eremuak urbanizatu.
    • Antondegiko eremua berraztertu eta bertan Surf poloa kokatu
    • Urumea ibaiaren bideratze lanen  ll. fasea egin.
    • Egin berri den Ibai  parkea balorean jarri.
    • Mahaiak eta erretegiak jarri Martutenen, Goizueta kale inguruan..
    • Zubien berrikuntzak egiten jarraitu, orain: Astiñene eta Espartxo.
    • Txominenean haurreskola jarri.
    • Txominenean Gizarte Zerbitzu gune berri bat jartzea aztertu.
    • Kultura ekipamendu berria definitu eta abian jarri. 
    • Martuteneko futbol zelaia  berritu. 
    • Loiolako ibilbidearen bulebarizazioa.
    • 27 Poligonoaren bukaeran Urumeako saihesbideko sarrera-irteera zuzena egin. 
    • Martuteneko biribilguneak bi altuera izateko proiektua bultzatu. 
    • Renfe-ko Martutene eta Loiolako geralekuak berritzea eta maila bereko pasabideak kendu. 
    • ADIF-ekin elkarlana bultzatu Renferen geltokia Apostolutza kale ingurutik Martuteneko El PilarPasarelarantz eramateko.
    • Patxillardegin markesina jarri.
    • Loiolan komun publikoa jarri.
    • Okendotegi bidean txalupentzako portua jarri

    ZUBIETA

    • Zubietako Herri Batzarra erakundearekin hitzarmena garatu  eta sendotu,  laguntza teknikoa eskainiz eta funtzionamendu hobeari lagunduz.
    • Eskusaitzeta poligonoaren -Gipuzkoako poligono industrialik handiena da-   ll. fasea burutu. Energia  berriztagarri eta eraginkortasunaren alorrak lantzen dituzten enpresak erakartzeko lan espezifikoa egin. 
    • Mubil elektromugikortasun gunea (2023) profitatuz alor honetako industria berrizaleak poligono honetara erakarri.
    • Hockey zelaia egin Hipodromoaren ondoan.
    • Zubieta eta Usurbilen arteko oinezkoentzako ibilbidea egin Usurbilgo Udalarekin elkarlanean  
    • Auzo ekipamendua lortzeko aurrerapausoak eman. 
    • Frontoiko markadore elektronikoa konpondu.