• 27 MAR 14

    “Metroaren pasanteak jauzi kualitatiboa ekarriko dio garraio publikoari bai Donostian, bai Gipuzkoan”

    Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramaileak, Eneko Goiak, “Donostiarako oso berri ontzat” jo du Donostialdeako metroaren pasantearen diseinua, atzo Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak atzo ezagutuarazi zuena. “Metroaren pasantaek jauzi kualitatibo handia ekarriko dio Donostiako eta Gipuzkoako garraio publikoari”, bermatu du bozeramaile jeltzale donostiarrak.

    “Metroak ahalbideratuko du lerro bakar batean lotzea gaur egun Donostiatik pasatzen diren Euskotrenen bi lerroak, eta horrek erabiltzaileak erakartzeko aukera handiagotuko du. Eusko Jaurlaritzak burdinbide sarearen proiektu honek gure garraio moduak eraldatuko ditu eta hori, gure iritziz, oso berri ona da bai Donostiarako, bai Donostialderako”, adierazi du Eneko Goiak.

    Bozeramaile jeltzaleak eskatu dio Donostiako udal Gobernuari “aurreritzirik gabe” hel diezaiola proiektu honi “guztiz positiboa baita gure hiriaren eta Donostialdearen garapenerako zein egitraketarako. Munta honetako proiektu baten tramitazioa oso egitekotsua da eta erakundeen arteko koordinazio gradu altua eskatzen du. Udal gobernuari dagokio erantzukizunez jokatzea eta Donostiaren Udalaren konpetentzia den guztia ahal bait lehen bideratzea hau bezalako proiektu garrantzitsua errealitate bihur dadin”.