Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/01/12

Elena Lete da Bergarako alkate berria

Elena Lete Bergarako Alkate izendatu zuten atzoko udalbatzarrean. Udalbatza berdinean Igor Oiarbidek hartu zuen zinegotzi postua.
Elena Lete da Bergarako alkate berria

Alkate berriak bere izendapenean esandako hitzak:


Eskerrik asko guztioi!

Ilusioz eta indarrez ekiten diot ardura berri honi, ohore bat delako norberaren herriko alkatea izatea. Baina alkate batek, berak bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, nerekin batera udal gobernua hartu duen lantaldeari eskerrak eman nahi dizkiot, bidean topatu dugun egoera berezi honetan azaldu didan babesagatik eta laguntzagatik.

Baina alkate batek eta udal gobernu batek, bera bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, udal korporazioko beste taldeen ekarpenak jasotzeko eta elkarrekin eraikitzeko nire prestutasuna erakutsi nahi dizuet, horien bitartez Bergara hobeago eta aniztasunago lortuko dugulakoan.

Baina alkate batek, udal gobernu batek eta udal korporazio batek ezin du ezer egin udal langileen laguntza, kooperazio eta koordinazioa uztartzen ez badugu eta tarte labur honetan laguntza osoa erakutsi didaten moduan aurrerantzean horrela jarraituko dugulakoan nago.

Ez dago ahazterik legealdia hasi zenetik Juanje Alberdik egindako lana nire abiapuntua izango dela, noski bihotzez egindako lana eskertu nahi nion ez bakarrik pertsonalki baizik eta erakunde moduan ere bai, bere laguntza eta babesa ezinbesteko izan da niretzako eta.

Egun hauetan askok zoriondu egin didate eta horren ostean beti erantzukizun handi honen kezka aipatu didate, bai erantzukizun handi bat dela sumatzen dut eta erantzukizun hau aurrera eramateko zer nolako bertuteak izan beharko nituzkeen inguruan gogoeta egin dut; Aristoteles filosofoak esaten zuen oinarrizko bertuteak "templanza, fortaleza y justicia" zirela.

Ziur aski gaur egun hauek bertuteak izaten jarraituko direla edo nik horrela usten dut, behintzat, baina gaur egungo kontzeptuarekin lan egitearren nik uste gobernu berri honi gobernantza bidean pausuak ematea dagokio; hau da, erabakiak hartzeko gizarte eta udal erakundeak lana elkarrekin egin beharko lukete eta gure ekarpena arlo honetan, bai edo bai, partaidetza sendotzeko eta uztartzeko neurriak eta tresnak jorratzea izan beharko da.

Hausnartzeko egun aproposak izan ditut eta gobernantzaren barruan osagai asko sartu beharko direla ikusi dut: partaidetza, legalitatea, gardentasuna, erantzukizuna, adostasuna,justizia, eraginkortasuna eta sentsibilitatea. Ez da ba erronka makala, baina espero hemen zaudeten guztien ekarpenekin lortuko dugula, denok interes bakar bat daukagulako: Bergara herria:

Eskerrik asko!

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube