• 18 MAR 19

    ELAk eta EH Bilduk “gatazka lehenesten” dute, Gipuzkoako adineko pertsonen arreta zerbitzuaren aldean

    Era berean, langileen ordezkarien eta patronalaren arteko konponbidea garrantzitsua izanik, “lehentasuna” pertsona adinekoen arreta zerbitzua bermatzea dela berretsi du. ELA buru duen greba honetan eta EH Bilduren babes politikoa ikusirik, egoitzetan dauden adineko gizon-emakumeen beharrak ahaztea eta pertsona horien familiak erabiltzea larria irizten dio.

    EAJ-PNV batzarkide taldeak adierazi du, Maite Peña Diputatuak zuzentzen duebn Gizarte Politikako departamentuak aurreko legealditik bete gabe heldu zitzaizkiion eginbeharrak gauzatu ditu, 11 milioi eurotik gorako inbertsioa zuzenduz zaharren egoitzetara.

    Azkenik, EAJ-PNV batzarkide taldeak bere babes eta konfiantza osoa adierazi nahi dio Gizarte Politikako Foru Dipuatuari eta bere lan talde osoari, gaur batzordean azaldutako datuei dagokionez. Horregatik, ez dugu onartuko ELAk eta EH Bilduk Maite Peña Diputatuaren eta bere departamentuaren izena lohitzea, anti-politikaren jardueren bidez eta ideología alderdikoia erralitatearen gainetik jarriaz.