• 08 MAI 17

    EAJ-PNVren GBBk Sorturi eskatzen dio bere egoitzaren aurka Ernaik egin duen erasoa kalifika dezan

    “Berriro ere kaputxaren koldarkeriaren atzean ezkutatzen denak eta zuzeneko ekintza erasokorrak egiten dituenak, errealitatetik kanpo jartzen du bere burua, Herri honen bidetik eta etorkizunetik kanpo, alegia” azpimarratu dute

    Gaur arratsaldean, zortzi gazteko talde batek zaborra bota du Donostiako Gipuzko Buru Batzarrreko egoitzara eta pintadak egin dituzte – Ernairen izenean. Aurpegiak maskarekin estalita, pankarta bat zintzilikatu dute egoitzako hesian “Mafiosoak, zuenak egin du. Zaborra zarete!!!” Ernaik sinatuta. Eraikineko paretetan egin dituzten pintadak erraustegiaren aurkakoak dira (“Erraustegia geldituko dugu!”).

    EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarrak beren egoitzetako baten kontrako erasoa dela eta, honako hau adierazi nahi du:

    _ Berriro ere kaputxaren koldarkeriaren atzean ezkutatzen denak eta zuzeneko ekintza erasokorrak egiten dituenak errealitatetik kanpo jartzen du bere burua, Herri honen bidetik eta etorkizunetik kanpo, alegia.

    _ Oraingo honetan, kaputxak identifikazioa du: ERNAI, Sorturen gazte erakundea.

    _ Oker dabiltza bai moduan  (pintada mehatxatzaileak, zaborra botatzea…) eta baita funtsean ere, Gipuzkoako herritarren gehiengoak erabaki duenaren aurka egiten dutelako, Lurraldeko erakunde eskudunen bidez adierazitako erabakia, hain zuzen.

    _ Bistakoa da botatako zaborra eta egindako pintadak garbitu daitezkeela, zailagoa dirudi, ordea, hainbat jokabide eta pentsaera birziklatzea.

    Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVren GBBk Sorturi zuzenean eskatzen dio beren gazteek Eusko Alderdi Jeltzalearen egoitzari egindako eraso hori kalifikatu eta adieraz dezan jendaurrean.