Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/03/07

EAJ-PNVren eta Ezker Abertzalearen arteko ulermena funtsezkotzat jo du Egibarrek estatus berriaren negoziazioan aurrera egiteko

EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen bozeramailearen ustez, bi alderdiek akordio bat adostu behar dute “zoru etiko eta demokratikoa partekatzeko"
Joseba Egibar eta Debagoienako hautagaiak

Joseba Egibar EAJ-PNVko legebiltzar taldearen bozeramileak defendatu du EAJ-PNVren eta Ezker Abertzalearen arteko ulermena eta akordioa funtsezkoa izan behar dela “estatus berriari buruzko negoziazioan aurrera egiteko”.

Egibarrek, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, nabarmendu egin du EAJ-PNVren eta ezker abertzalearen arteko akordioa izateko bi alderdiek “zoru etiko eta demokratikoa” partekatu behar dutela.

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak Donostiako belodromoan egindako hitzaldiari dagokionez, Egibarrek esan du “bere jendearentzat egindako diskurtso hutsa” izan zela.

Egibarrek kritikatu du Otegi beti saiatu dela independentziarako bidea ezkerretik egiten, abertzaleak guztiak batera egitea ordez. “Bere ustez, independentista izateko ez da beharrezkoa abertzalea izatea; independentista izan ahal dela batez ere ezkerrekoa bakarrik izanda; eta, horregatik, Espainiako ezkerreko berriari deia luzatu dio”, esan du.

“EAJ-PNVren izaera abertzalea, antza, ez da nahikoa Otegirentzat. Berak pentsatzen duena ez du ezkutatu nahi. Nazioaren eta eredu sozialaren arteko oreka horretan, eredu sozialari garrantzi handiagoa eman behar zaiola dio Otegik”, adierazi du bozeramaile jeltzaleak. Hala ere, Egibarrek defendatu du euskal estatus juridiko-politiko berriari aurre egiteko, EAJ-PNVren eta ezker abertzalearen arteko elkar ulermena eta harremana beharrezkoa baino, funtsezkoa dela iritzi dio. “Gutxieneko ulermen hori ezean, estatusaren aldaketa bat ez da emango; eta, beraz, bere ustez, Otegik Anoetan egindako diskurtsoa bere jendearentzat izan zen”.

Hori dela eta, Egibarrek adierazi du Otegik uste arren “prozesu independentista bat lideratzeko gai dela”, EAJ-PNVren ustez “guztiz kontrakoa da”. “Ez bakarrik prozesu independentista bat egiteko, baita ere estatus berriari buruzko negoziazioan aurre egiteko, horretan, EAJren eta Ezker Abertzalearen arteko ulermena eta harremana funtsezkoa da. Gutxieneko ulermen hori gabe, estatusa ez dugu aldatuko”, ohartu du.

Ildo horretan, EAJ-PNVren eta ezker abertzalearen arteko akordioa adosteko, biek “zoru etiko eta demokratikoa” partekatu behar dute. Ikusten dugun defizita aurretik egindakoa baloratzean. Gaizki egindakoa esan behar da. Historia ez duzu aldatuko, baina, gutxienez, adoretsua izan behar da hori esateko. Nork izan du botere politikoa ETAren amaiera zehaztu eta definitzeko?”, galdetu du. Egibarren hitzetan, “ez da terrorismoaren jarduerak salatzea, baizik eta egun arduratsua izatea iraganean gertatutakoaz, ETAri dagokionez”.

Udal Legea

Udal Legearen inguruan, Joseba Egibarrek adierazi du laster Legebiltzarreko Batzordean jorratuko dela, eta, beraz, Bilkura batean onartuko dela. Horregatik, legea ahalik eta lasterren onartuko dela esan du. “Ikusi behar dugu EAJ-PNVren eta EH Bilduren arteko akordio hori beste alderdietan ematen den”, esan du.

Egibarrek esan duenez, EAJ-PNVk dokumentu bat egin zuen eta “erantzuna eman eta jarrera erakutsi zuen alderdi bakarra EH Bildukoa izan zen. “PSEk badaki zertaz ari naizen. Ekarpenak egiteko aukera izan du, edo nahi izandako zuzenketak. Baina ez du egin nahi izan”. Izan ere, oraindik zuzenketak egiteko aukera dagoela ohartu du “testurik onena egiteko”, amaitu du Egibarrek. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube