Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/30

EAJ-PNVn anbizio handiko proiektua dugu Errenteriarentzat

Maite Peñak adierazi du “proposamen zehatzak” dituztela “ekonomia suspertzeko eta gizarte babesa indartzeko”, alegia,” txanpon beraren bi aldeak direnak”
EAJ-PNVn anbizio handiko proiektua dugu Errenteriarentzat

“EAJ-PNVn anbizio handiko proiektua dugu Errenteriarentzat, proposamen zehatzekin ekonomia suspertzeko eta gizarte babesa indartzeko, alegia, txanpon beraren bi aldeak direnak”. Hori adierazi du Maite Peña Errenteriako EAJ-PNVren hautagaiak, Merkatuzarren atzo egindako hitzaldian, zeinean nabarmendu duen Errenteriako biztanleen %23,3k 65 urtetik gora dituela, hau da, Gipuzkoako “batez bestekoaren gainetik”. “Eta erronka horri heldu egin behar diogu”, nabarmendu du; baita gehitu ere helburu horrekin egoitza batean sartzeko itxaron zerrenda gutxitu egin dela, 72 pertsonatik 43ra”. Nolanahi ere, zehaztu du hori “datu positiboa” izanda ere, Errenterian mendekotasun egoeran dauden pertsonen egoera “hobetu behar dugula”, esaterako, “etxez etxeko laguntza indartuta eta babespeko apartamentuetan gehiago inbertituta”.  

Era berean, hautagai jeltzaleak “gizarte kohesioan” jarri du azpimarra,“gizarte kohesioa mantentzea ezinbestekoa baita, egoera zailak bizi dituztenak bide horretan galdu ez daitezen”. Dena den, esan du horretarako “ezinbestekoa” dela Errenteriako ekonomia suspertzea errenteriarrek beren herrian “lan aukerak eta etorkizuna” izan ditzaten”. “Hori lortzeko, ordea, funtsezkoa da elkarlana, eragile, herritar eta sektore pribatuaren artekoa. Izan ere, bakarrik horrela lortuko dugu desberdinkeria gutxiago duen Errenteria bat, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa, gizarte bazterkeria gutxiagorekin, inor atzean utzi gabe”, amaitu du Peñak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube