Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/02

EAJ-PNVk pentsio sistemaren transferentzia Euskadirako eskatuko du

Joseba Agirretxeak erretiro eta alarguntza-pentsioak justuak eta duinak izateko, hauen igoera exijituko dituenaren konpromisoa hartu du GHEPren aurrean
EAJ-PNVk pentsio sistemaren transferentzia Euskadirako eskatuko du

Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako hautagia, Senaturako Gipuzkoako hautagaia den Maria Eugenia Iparragirre, eta beste hautagai jeltzale batzuekin batera, gipuzkoar helduen ardura eta beharrak ezagutzeko Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformarekin bildu dira gaur EAJko egoitzan. 

Bileran, gure helduen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan dute jeltzaleek. Hauek, erosteko ahalmenaren etengabeko jaitsieraren aurrean haserrea adierazi dute.

Nagusiek behar duten osasun-arreta eta arreta-soziala ziurtatzeko ahal duen guztia egindo duela adierazi die Agirretxeak. Gainera, erretiro eta alarguntza-pentsioak igotzea eskatzera konprometitu da, eta urtero KPI-aren arabera balioa handitu dadila, inolaz ere bere balio nominala jaitsi gabe. Hautagai jeltzaleak plataformako kideei ziurtatu die pentsio justu eta duin batzuk bermatzeko aukera onena, pentsioen konpetentzia Euskadira transferitzea dela; “Euskaditik hobeto gestionatu dezakegulako” adierazi du. Plataformarekin batera, Agirretxeak pentsioetan ere gizon eta emakumeen artean dagoen aldea salatu du.

Plataformako ordezkariek bi dokumentu entregatu dituzte: lehena “Pentsio duin batzuen alde” eta  bigarrena “Pentsio publikoen defentsan”. Era berean, dokumento horietan aipatutako puntuak aztertzea eskatu dute eta baita EAJko hauteskunde programan isladatzea ere.

Joseba Agirretxeak EAJren pentsio sistema aurrerakoi baten aldeko apustua berretsi du, aurrera begira etorkizun egonkorra eta juridikoki segurua eskaini dezan. Kongresurako hautagaiak gure nagusiak gizartearen oinarri direla defendatu du eta gizarte kohesionatu bat izateko ezinbestekoak ditugula. Agirretxeak adierazi duenez, “Nagusi aktibo batzuk nahi ditugu, eta ez erakusteko dutenagatik bakarrik, baita oraindik egiteko dutenagatik ere”.

EAJk gogorarazi duenez, gure nagusiek merezitako kalitatezko bizitza izan dezaten, gizarteak ere beharrezkoak diren medioak beraien eskura jarri behar ditu. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube