• 20 IRA 16

    EAJ-PNVk neurri zehatzak proposatu ditu Euskadiko industria eredua sendotzeko

    Arantxa Tapia: “Industria daukagu enplegua sortzeko biderik onena”

    Euskadiko industria ereduaren aldeko neurriak azaltzeko, Gipuzkoako EAJ-PNVren hautagaitza Elgoibarren elkartu da, non “Makina Erreminta jaio eta garatu egin den”.

    Arantxa Tapiak Euskadirentzat bi helburu argi dituztela aipatu du, gogora ekarriz industriaren pisu BPGren 25 izatea eta enplegu tasa %10tik jaistea direla EAJ-PNVren asmo nagusiak.

    Industria enplegua sortzeko daukagun bide onena da, industrian sortzen den enplegu bakoitzeko zerbitzuetan 3-4 enplegu sortzen direlako.

    Etorkizunera begira, hamarkadetan, orain arteko bidetik jarraitzea da asmoa B+Gren aldeko inbertsioak areagotuz. Arlo honetan, jaurlaritzaren inbertsioa %5 igotzea da EAJ-PNVk proposatu duena, erakunde guztien eta sektore pribatuaren arteko inbertsioa,  Euskal Zientzia, Teknologia eta berrikuntza Planak aurreikusten duen 11.000 milioi eurokoa izan dadin.

    Elgoibarren, Makina Erreminta izan du ahotan Tapiak. “modernizatu eta etorkizuneko beharretara egokitzen jakin izan duen sektorea da. Nazioarteko industria aurreratuenenekin mugitzen da makinetan Informazio eta Teknologia berriak ezarriz makina adimentsuak ekoizten ari dira, ondoren bestelako sektore industrialetan edota osasunaren alorrean erabiltzeko”.

    EAJ-PNVk Makina Renove Plana berretsiko duena esan du aurreko hiru urteetan Eusko Jaurlaritzan arrakastatsu izan den egitaraua delako eta honen helburua makinen eta enpresen lehiakortasuna hobetzeaz gainera, langileen segurtasuna ere bermatzea delako.

    Halaber, EAJ-PNVk sektore estrategikoetara bideratuta finantzazio tresna berriak proposatu ditu, baita energiaren kostuak aurrezteko, ingurugiroa zaintzeko eta prozesu eraginkorragoak ahalbidetzeko efizientzia energetikoaren inguruko ekimenen finantzazioa ere.

    EAJ-PNVren Energia Estrategian, efizientzia energetikoak toki berezia hartzen du eta horretarako erakunde guztien lankidetzaren alde egingo dutela adierazi dute, udaletxeen lankidetzatik hasita.