• 07 MAR 18

    EAJ-PNVk 15 minutuko elkarretaratzeak egingo ditu bihar martxoaren 8ko aldarrikapenak babesteko

    Gipuzkoa EAJ-PNVk elkarretaratzea deitu du bihar Gipuzkoako Plazan 11:30ean. 15 minutuko elkarretaratze honetan, gizarteari deitzen zaio, eta bereziki gizonei, berdintasuna lortzeko erronkari atzerapen gehiagorik gabe ekiteko.

    EAJ-PNVk martxoaren 8aren kariaz mundu mailan planteatu den deialdiari erantzungo dio bihar EAEko hiriburuetan egingo diren 15 minutuko elkarretaratzeekin. Kontzentrazio hauetara deituta daude talde jeltzalea erakunde ezberdinetan ordezkatzen duten emakume eta gizon guztiak. Beste alderdi politikoek eta talde sozialek egun horretan egingo dituzten ekitaldiekiko begirune osoz, alderdi jeltzaleak uste du martxoaren 8rako planteatzen diren aldarrikapenak aldezteko eta sustatzeko modurik eraginkorrena dela kargudun hauek beren eginkizun eta arduretan jarraitzea eta, aldi berean, 15 minutuko elkarretaratze honetan, gizarteari deitzen zaio, eta bereziki gizonei, berdintasuna lortzeko erronkari atzerapen gehiagorik gabe ekiteko. Alderdiak begirune osoz errespetatuko du bere alderdikideek talde feministek eta gizarte eragileek deitutako beste deialdietan parte hartzeko edo ez hartzeko hartuko duten erabakia.

    Iragan astean argitaratu zen prentsa ohar batean, EBBk adierazi zuen benetako berdintasuna lortzea emakume eta gizon guztioi dagokigun ataza dela eta, beraz, elkarretaratze hauetan herri kargudun guztiak egongo dira, genero desberdintasunik egin gabe.Halaber,Euzkadi Buru Batzarrak bere egin ditu protesta hauen deitzaileek aldarrikatzen dituzten helburuak. Helburu horien artean dago esparru guztietan emakume eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzea eta, bereziki, lan merkatuari dagokionez, zeinetan emakumeek gizonek baino prekarietate handiagoa pairatzen duten eta gizonak saritzen eta emakumeak zamatzen dituen arrakala ematen den. Indarkeria matxista desagerraraztea eta emakumeek esparru pribatuan egiten duten zainketa lana dira EAJ-PNVk aldarrikatzen dituen beste helburuak. EBBk era berean uste du emakume eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra dela gizarte honen daukan helburu ezinbestekoa eta atzeratu ezin den eskakizuna