Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/09

EAJ-PNVk gazteek kalean euskara erabiltzea sustatuko du

Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok konpromisoa hartu du, herritarrekin eta, bereziki, gazteekin elkarlanean aritzeko euskararen erabilera areagotuko duten programen garatzean
EAJ-PNVk gazteek kalean euskara erabiltzea sustatuko du

Markel Olano Tolosan egon da gaur goizean. Bertan, Eider Mendoza, Xabier Ezeizabarrena hautagaiekin, Tolosako alkategai Olatz Peonekin, kanpainako Tolosaldeako hauteskunde kanpainako boluntarioekin batera, honakoa esan du: Konpromisoa hartzen dugu gazteekin elkarlanean aritzeko euskararen erabilera sustatzeko programa egiteko.

Horren harira, Olanok adierazi du, euskarak azkeneko urteetan aurrerapauso handia egin duela, baina horrek gehiago eduki duela zerikusia ezagutzarekin eta ez horrenbeste erabilerarekin. Hautagai jeltzalearen ustez, orain arte euskarak urrats handia eman du eskoletan eta hezkuntzan, baina kalean gehiago indartu behar da. Hori dela eta, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak segidakoa azpimarratu du: Euskararen erabilera kalean bultzatzea ezinbestekoa da eta, hori lortzeko gazteak giltzarri dira. Hortaz, konpromisoa hartzen dugu gazteekin elkarlanean aritzeko euskararen erabilera bultzatzeko programak garatzeko.

Era berean, Markel Olanok esan du, Tabakalera garrantzitsua izango dela helburu hori lortzeko: Tabakalerak euskarazko edukiak sortzeko fabrika izan behar du. Izan ere, telebista eduki gehienak gaztelaniaz dira eta horrek egiten du gazte askok erdarara jotzea. Beraz, edukietan jarri behar dugu azpimarra.

Olanok, halaber, gaineratu du gazteekin euskararen normalizazioa partekatu behar dutela, bai hartu behar ditugun neurriak, bai finkatzen ditugun helburuak, bai gizarteari eskaintzen diogun erritmoa. Izan ere, euskararen normalizazioa ez da inposatu behar, baizik eta gizarteak bereganatu behar du euskararen biziberritze prozesua. Hortaz, Markel Olanok kritikatu du, ezker abertzalearen estrategia euskararen arloan ez dela zuzena izan, gehiago izan duelako inposiziotik eta gutxiago partekatzetik.

Azkenik, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak azpimarratu du, interneten eta teknologia berrien garrantzia: Baldin eta gazteekin euskararen erabilera sustatzeko esfortzua egin behar badugu, internet eta teknologia berriak kontuan hartu behar ditugu. Izan ere, gazteek interneten eta gizarte sareetan kontsumitzen dituztelako eduki gehienak. Beraz, ohiko komunikabideetatik internet eta gizarte sareetara pasako gara, euskarak behar duen bultzada hartzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube