Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/13

EAJ-PNV-k enpresa eta enplegua laguntzeko plana proposatu du hurrengo legealdirako

Gipuzkoako Diputatau Nagusigai Markel Olanok gaur goizean aurkeztu du foru hauteskundeetarako jeltzaleen bigarren proposamena. Proposamena www.markelolano2015.eus web atarian kontsultatu daiteke.
EAJ-PNV-k enpresa eta enplegua laguntzeko plana proposatu du hurrengo legealdirako

Gipuzkoako EAJ-PNVren diputatu nagusigai Markel Olanok eta hautagai jeltzale Eider Mendozak, Xabier Ezeizabarrenak eta Imanol Lasak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean, Gipuzkoaren kudeaketan eragina duten gaiei buruzko bigarren proposamena egiteko. Horiek horrela gaurko prentsaurrekoan jeltzaleek Gipuzkoako ekonomia sustatzeko proposamena egin dute.

Horren harira, Markel Olanok azaldu du, jeltzaleen proposamena Gipuzkoan ekonomia sustatzeko – proposamena www.markelolano2015.eus web atarian kontsultatu daiteke –. EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiaren ustez, nahiz eta Gipuzkoako ekonomiaren egoera latza den, Foru Aldundiak erabakia hartu du ekonomiaren sustapena baztertzeko. Eta nahiz eta oposizioak behin eta berriro eskatu dion plana egiteko, ez du eskaera aintzat hartu.

Hortaz, Markel Olanok Bilduren eta EAJ-PNVren eredu ekonomikoen arteko talka azaldu du: “Argi gelditu da zein izan den ezker abertzalearen ekonomia eredua. Izugarri urrun egon da enpresari eta langileengandik. Izan ere, ez du enpresaren alde egin. EAJ-PNVren erduak, aldiz, konpromiso bat hartzen du oinarrian, hain zuzen ere, gipuzkoa osoaren konpromisoa. Gipuzkoak apustua egin behar du enpresen lehiakortasunaren alde”.

Horrenbestez, Olanok aurkeztu ditu EAJ-PNVk hurrengo legealdirako ekonomia arloan hartu dituen segidako konpromisoak:

SARRERA

Erronka ekonomiko eta sozial handiak ditugu eraiki behar dugun etorkizun horretan. Lurraldeko herritarren bizi-kalitatea eta enpresa-ehuna modu latzean kaltetu ditu krisiak. Gipuzkoako langabeziaren eboluzioa okerragoa izan da Eukal Autonomia Erkidegoaren gainerako lurraldeekin alderatuta. Gainera, Ezker Abertzalearen aginteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrerak arazoa handitu du, izan ere, ekonomia sustatzeko aurrekontu sailak heren bat gutxitu ditu eta ez du enpresari laguntzeko plangintzarik egin nahi izan.

Gure Lurraldeak duen lehiakortasuna garatzeko elkarrekiko konpromisoa antolatu behar dugu guztion artean; aberastasuna sortzeko gaitasunarekin batera, gizartearen kohesiorako mekanismoak sendotuz, aldi berean.

Lurraldean aberastasuna sortzen duten funtsezko elementutzat jo eta Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna bideratuko duen ekosistema antolatu beharra daukagu. Enpresarekiko (enpresari eta langileak) aitorpen soziala bultzatu behar da, baina jabetzen gara, nazioarte mailako lehiakortasun geroz eta korapilatsuagoan bizi garela eta horrek esfortzu handiagoa egitera garamatzala, industria modernoagoa egiteko, teknologikoki aurreratuagoa, nazioartean txertatua, pertsona berritzaileen partizipazio ereduekin eta bere inguru sozio-ekonomikoarekiko konpromiso sendoa dutenekin.

1) ENPRESARI LAGUNTZA

Sustapen ekonomikorako urtero 50 milioi euroko plana onartzeko hitza ematen dugu. Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako erakundeekin etengabeko lankidetza izango dugu, betiere, Gipuzkoako berezitasunei atentzio berezia emanez. Honako hauek izango dira Plan horren helburuak:

a) Produktu berriak
b) Nazioartekotu eta merkatu berriak.
c) Gazte kualifikatu eta denbora luzeko langabetuak.
d)Lehiakortasunari mesede egingo dioten azpiegiturak.

2) LANGILEEK ENPRESAN PARTE HARTZEA.

a) Enpresaren kudeaketan gardentasuna eta langileen partizipazioa sustatzeko programa bat egiteko konpromisoa hartzen dugu.
b) Enpresaren kapitalean langileek parte hartzeko programa bat sortzeko konpromisoa hartzen dugu, eta hori, helburu batekin: proiektuak iraun dezan eta berau lurraldean sustraitu dadin.

3) FISKALITATEA

a) Konpromisoa hartzen dugu, zerga-politika bideratzeko ekonomia-jarduera eta enplegua laguntzera eta ez, ordea, bakarrik dirua-biltzeko tresna izatera.
b) Araba eta Bizkaian indarrean dagoen Ondarearen Zergarekin harmonizatuko dugu Gipuzkoakoa. Gaur egungo aberastasun eta dirutza handien zerga kenduko dugu. Izan ere, kaltetzen die enplegua eta jarduera sendotzeko helburuarekin irabaziak berriro inbertitzearen alde egiten dutenei.

Enpresen aldeko zerga-tratamendua bultzatu nahi dugu, beti ere, nazioartekotzen direnak, teknologia eta makinarian inbertitzen dutenak, pertsonen partizipaziorako programak garatzen dituztenak, gazteak edo giza-bazterketa arriskuan egon daitezkeenak kontratatzen dituztenak, denbora luzeko langabetuak kontratatzen dituztenak eta barne-ekintzaileentzako proiektuak egiten dituztenak.

4) ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA TRANSFERENTZIA

Nano eta Bioteknologiarako Transferentzia Koordinazio Agentzia martxan jartzeko konpromisoa hartzen dugu, zentro teknologiko eta ikerketarakoak produktu berriak eta enpresa berriak sortzeko lan egin dezaten laguntzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube