Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/24

EAJ-PNVk dekalogoa prestatu du herriko eragileekin egindako parte hartze prozesuan jasotako ideiekin

Jeltzaleak konprometitu egiten dira “herriari behar duen bultzada ematera” eta horretarako lehentasuna “pertsonen babesean eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzean” ipintzen dute
EAJ-PNVk dekalogoa prestatu du herriko eragileekin egindako parte hartze prozesuan jasotako ideiekin

Herriko eragileekin egindako parte hartze eta alderatze prozesua amaitu ondoren, Andoaingo EAJ-PNVk maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako prestatu duen proposamenen dekalogoa aurkeztu du.

Andoaingo Alkatetzarako hautagai jeltzaleak, Mari Jose Izagirrek, aurreratu du  helburua honakoa izango dela: “ herriari behar duen bultzada ematea”. Horretarako, “herria berpiztea” izango da jeltzaleen erronka nagusiena, bai eta “pertsonen babesa eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzea” ere.

EAJ-PNVren dekalogoaren puntu garrantzitsuenak honakoak dira:

1 –Bazkardoko errepide lotunea arintzea: Bazkardoko trafiko pilaketak konpontzea, Urumeako autobiaren, N1 errepidearen eta herrirako sarbidearen arteko lotunean, bide-zubi gainean joango den azpiegitura berriaren bitartez, trafikoa goitik gaindituz.

2 – Aisia eta kirol gunea handitzea Allurralden: Allurraldeko kirol eta aisia gunea handitzea Kiroldegiaren erabilera berriak jasotzeko. N1 errepidearen aldaketa posiblearen ondorioz libre geratzen diren lurretan kanpoko igerileku bat egiteko aukera aztertu. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako lotura Sorabillaraino luzatu, eraztuna osatuz.

3 –Ama Kandida eta Etxeberrieta birgaitzea: Benetako hiri birgaitzea sustatzea, Ama Kandida etorbidean eta Etxeberrietan etxebizitza garapen berrien bitartez, gizarte alokairuak eskaintzen dituen aukeretan sakonduz eta horiei lehentasuna emanez.

4 – Saltoki berriak, Kale Nagusia biziberritzeko: Kale Nagusiko merkataritza ardatza biziberritzeko programa aurrera eramatea, tokiko jarduera eta saltoki gehiagoren irekiera sustatuz.

5– Liburutegi berria Leizaur parkean: Andoaingo liburutegi berriaren proiektua osatzea eta lanen lehen fasea hastea Leizaur parkeko Jauregi baserrian. Hirigintza arloko operazio handiagoa planteatzen da, etxebizitzetarako lurzorua (bus/taxi geralekurantz) eta lur azpiko aparkalekua sartuz parkearen eremuan.

6– Trafikoaren berrantolaketa eta peatonalizazioa: Trafikoari buruzko azterlan osoa egitea eta pixkanaka oinezkoen aldeko plana martxan jartzea, oinezkoarentzat erosoagoa izango den herria sortzeko.

7- Ur hornidura eta saneamendu sareak berritu: Leizotz eta Karrika auzoetan ur sarea berriztatzeko lanekin jarraitzea, eta baita saneamendu eta isurketa lanekin ere Olagainen eta Juanita Alkainen.

8– Auzo ezberdinetan zerbitzuen berdintzea sustatu: Funtsezko udal zerbitzuak auzo ezberdinen artean parekatzea, argi puntu gehiago sartuz eta garbiketa hobetuz.

9– Andoain turismo jomuga gisa sustatu: Ingurumenarekin/kirolarekin erlazionaturik eta Leitzaran parkearekin loturik egongo den “Turismo Aktibo” eskaintza erakargarria osatzea, horretarako aterpetxe bat ireki.

10– Andoain euskararen herria: “Irigoien Azpikoa” proiektuaren birplanteatzea, herrian euskararen erabilera bultzatzeko euskarri digital berrietan, IKT teknologia berrien bitartez.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube