• 08 MAI 19

    EAJ-PNV usurbildarren ongizatearen eta bizikalitatearen alde lan egiteko helburuarekin aurkezten da

    Usurbilgo EAJ-PNVk datozen udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du “usurbildar guztien ongizatearen eta bizi kalitatearen lan egiteko helburuarekin”.

    Josune Urkola zerrendaburuak honokoa adierazi du: “aniztasuna errespetatuz eta partekatutako lan baten bitartez guztiontzako Usurbil bat egiteko borondateak, ilusioak eta gogoak batzen gaituen taldea gara”.  

    Horrela esan du “ia hiru hamarkada ezker abertzalearen gobernuaren ondoren Usurbilek bultzada handi bat eta Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza akordioak behar ditu herri modernoago bat lortzeko”. Ildo honetan aurreratu du “bi erakunde hauekin harremanak lehenetsiko ditut Usrubilgo sarrera biribilgune baten bidez berrantolatzeko eta herrian eskola publiko bat izan dezagun eraikitzeko beharrezko lur zorua jarriaz”.

    Urkolak iragarri du bi proposamen hauek datozen egunetan usurbildarren etxeetara helaraziko den EAJ-PNVko programaren hamar ekimenetan jasotzen direla. 

    Josune Urkolarekin batera  Mirari Azurmendi, Carlos Perez, Andoni Atxega, Lourdes Jauregiberri, Agurtzane Egibar, Mª José Ibargoyen, Juan Mari Zubiria, Juan Gorostidi, Esteban Goenaga, Miren Elisabet  Ezenarro eta Joseba Iñaki Illarramendik osatzen dute hautagaitza.