• 21 URR 14

    EAJk salatu du, Bilduri ez diola axola Gipuzkoako gizarte politiken kalitatea

    Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok esan du, Bilduren nahia dela Gipuzkoako gizarte politiken kudeaketaren zati garrantzitsuak aldatzea eta, horrek, ondorio larriak izan ditzakeela.

    Gipuzkoako Batzar Nagusiek baztertuko dituzte bihar Kabia arautzen den Foru Arauari egindako osoko zuzenketak, izan ere, Bilduk eta PSEk zuzenketen aurka bozkatuko dute. Bitartean, EAJ-PNVk bilerak egiten jarraitzen du gizarte-zerbitzuen eragileekin – gehienak irabazi asmorik gabeko elkarteak –, izan ere, Kabiak elkarte horien jardura arriskuan jar dezake.

    EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa salatu du: “Bildu itsututa dago eta muturreko ezkerraren profila irudikatu nahi du. Horrenbestez, Bildu bakarrik ideologiaz arduratzen da eta, ondorioz, ez dio axola Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua bermatzea”. Hortaz, Olanok esan du, Bilduren nahia dela Gipuzkoako gizarte politiken kudeaketaren zati garrantzitsuak aldatzea eta, horrek ondorio larriak izan ditzakeela”.

    Era berean, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa adierazi du: “Hirugarren sektorea kezkatuta dago eta bileretan elkarteek esan digute eredua zati batean aldatzeak eragina duela gizarte politiken sistema guztian. Beraz, Foru Aldundia ziria sartzen saiatzen ari da eta, hori, onartezina da”.

    Markel Olanok, halaber, azpimarratu du, egun irabazi asmorik gabeko elkarteetan – hain zuzen ere, gizarte politikak kudeatzen dituzten elkarteetan – bolondres asko lan egiten ari direla eta, pertsona horiek zein profesionalek egiten duten lanari esker zerbitzua ematen zaie Gipuzkoan behar gehien dituzten pertsonei, besteak beste, adinekoei, minusbaliatuei eta baztertze egoeran dauden pertsonei. Eta eredu hori baztertu nahi du Foru Aldundiak eta kudeaketa publikoa eta zuzena ezarri nahi du. Baina, kudeaketa publikoa eta zuzenak bi ondorio nagusi ditu: lehena, irabazi asmorik gabeko elkarteek osatzen duten gizarte-alorra suntsituko du; eta bigarrena, erakundeentzat zein erabiltzaileentzat zerbitzua garestituko du.

    Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: “Urte askotan Gipuzkoa hirugarren sektorearekin elkarlanean aritu da eta gizarte politikak kudeatzeko eredua garatu du. Beraz, Bilduren asmoa – hain zuzen ere, gizarte politiken kudeaketa publikoa egiteko asmoa – kaltegarria da gizarte poltiken ereduarentzat, izan ere, eredugarria den Gipuzkoako eredua suntsituko du”.