• 21 EKA 16

    EAJk hurbileko trenen eskumenaren transferentzia Eusko Jaurlaritzarako aldarrikatzen du

    Agirretxeak, eskumena berea den bitartean, betebeharrak egin ditzan exijitu dio Renfe-ri

    Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJko hautagaiak, Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre, Beasaingo hurbileko tren geltokian izan dira gaur goizean, bertan gauzatzen ari diren obrak ikuskatzeko. Beraiekin batera, besteak beste, Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea ere izan da.

    Joseba Agirretxeak, Beasaingo tren geltokiarena hartutako konpromisioen eta egindako lanaren ondorioa dela adierazi du, EAJk hori eskatu baitzuen eta “jeltzaleek gure hitza betetzen dugu”. Eskariarekin jarraituz, aurreko hauteskundeeetan ere horrela eskatu zutela jakinarazi du Agirretxeak: “Renfek egin beharrak ditu Euskadin, berea delako eskumena, eta berea den bitartean, betebeharrak egin behar ditu”. Eta EAJko ordezkariak betebehar horiek bete ditzaten gainean egondo direla gehitu du.

    EAJk gorako pauso bat eman nahi du, aurreko hauteskunde kanpainan azaldu zuten bezala, “ezer ez delako aldatu”, Eusko Jaurlaritzarako hurbileko trenbideen transferentzia eskatuko dutela jakinarazi du Kongresurako hautagiak: “Iruditzen zaigu guk kudeatu beharko genukeela, Eusko Trenbide Sare baten barnean”. Garrantzitsutzak jo du Agirretxeak transferentzia hori Eusko Jaurlaritzaren eskuetara etortzea, “gainera iruditzen zaigu hobeto kudeatuko genukeela, beharrak hobeto jasoko genituzkeela eta euskal erakundeen eskutan herritarrek hurbilago izango luketeela arazoak, kezkak, proposamenak egiterakoan” adierazi du.

    Mª Eugenia Iparragirrek ohartari duenez, oraindik Madrilen hartzen diren hainbat erabaki Beasaindarrengan eta hauen bizi kalitatean eragina dute. Beasaingo tren geltokiaren kasua oso adierazgarria dela esan du, “honek azaltzen baitu zertarako goazen Madrilera”. Iparragirrek adierazi duenez, EAJko ordezkariak sustapen ministeritza eta Renferen gainean egon dira emandako hitza bete zezaten, “eta gaur da eguna lanak egiten ari direla” gehitu du. Zentzu berdinean, EAJko ordezkariak Madrilen garrantzitsuak direla azpimarratu du: “ez presidentea aukeratzeko, egunerokotasunean dauden arazoei erantzunak emateko”.

    Beasaingo alkatea den Aitor Aldasorok ere hartu du hitza eta bere ustez aurrera eramaten ari diren obrak Beasaineentzat onuragarriak izango dira. Alkateak eskerrak eman dizkie bai Agirretxea eta baita Iparragirreri ere, “epe motzean ezin izango genitun aurrera eraman zuei esker ez balitz” esanez. Irisgarritasun aldetitik onuragarriak diren lanak egingo dira, bi igogailu jarriko dira, pasabidean argiteria eta garaiera ere egokituko da.