• 15 EKA 19

    EAJK Gipuzkoako 18 udal gobernatuko ditu

    Beste zazpi udal alderdi jeltzaleak babestutako herri-zerrendek zuzenduko dituzte

    Udalen eraketa eguna igarota, finkatuta geratu da Eusko Alderdi Jeltzaleak gobernatuko dituela Gipuzkoako 18 udal eta beste 7 EAJ-PNVk bultzatu dituen herri-zerrendetako alkateek gidatuko dituztela. 25 udalerri dira guztira.

    Hauek dira gaurdanik Eusko Alderdi Jeltzaleko alkateak dituzten udalerriak: Donostia, Aia, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Elgoibar, Eskoriatza, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mendaro, Soraluze, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zarautz.