Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2012/07/03

EAJk Donostiako udalari exijitzen dio GHK epaiketara eraman dezan “ordaintzeko konpromisoa betetzen ez duen beste edozeinekin egiten duen bezalaxe”

Eskuzaitzetako hitzarmenak zehazten zuen eta ordaintzea falta zen milioi 1 euroko epea pasa den ekainaren 22an amaitu zen “eta ez alkateak ez udal Gobernu taldeak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Donostiako udalari zor dion kopuru garrantzitsu hori kobratzeko inolako kudeaketarik ez dute egin”, azpimarratu du EAJ-PNVko zinegotzia den Iñaki Gurrutxagak.

Jarrera horrek agerian uzten du Juan Karlos Izagirre alkateak “Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta GHKrekiko” duen “erabateko menpekotasuna”, “Udalean donostiarren interesen alde lanean aritu beharrean, Martin Garitanoren ordezkari gisan jokatzen jarraitzen duena.”
EAJk Donostiako udalari exijitzen dio GHK epaiketara eraman dezan “ordaintzeko konpromisoa betetzen ez duen beste edozeinekin egiten duen bezalaxe”

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak eskatuko du Udalak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) aurka jotzeko, honek ez baitu bete Eskuzaitzeko hitzarmenak zehazten zuen eta kobratzeko falta zen milioi euro ordaintzeko epea, hau da “joka dezala edozein pertsonak, enpresak edo erakundek Udalari ordaindu beharreko dirua ordaintzen ez dion bakoitzean jokatzen duen era berean”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Iñaki Gurrutxagak.

Zinegotzi jeltzaleak oso “larritzat” eta “esanguratsutzat” jo du udal Gobernuak GHKk ordaindu beharreko diru kopurua ordain dezan inolako gestiorik egin ez izana, bi erakundeek ezarritako luzapen epea (hitzarmenaren epe legala 2011ko abenduan amaitzen zen)pasa den ekainaren 22an amaitu bazen ere. “Ordutik eta gutxienez Tokiko Gobernu Batzar bat egin badute ere, Udalak ez du ezertxo ere egin miloi euro hauek kobratzeko”, adierazi du Gurrutxagak.

Jarrera horrek agerian uzten du, Iñaki Gurrutxagaren aburuz, Juan Karlos Izagirre alkateak “Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta GHKrekiko” duen “erabateko menpekotasuna”, “Udalean donostiarren interesen alde lanean aritu beharrean, Martin Garitanoren ordezkari gisan jokatzen jarraitzen duena".

Talde jeltzaleak mozio bat aurkeztuko du hurrengo Osoko Bilkuran Donostiako Udalak GHKri epaitegietan helegitea jar diezaion “Kontsortzioak beste behin utzi baitu betetzeko ordainketa-konpromisoa. Oso gai larria da, udal arketan eragin garrantzitsua dena, eta alkateak ezin du beste alde batera begiratu Bilduri ezerosoa egiten zaiolako. Donostiarrentzat ezerosoa dena gure kontuetan uzten duen milioiko zuloa da”, amaitu du Gurrutxagak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube