• 18 IRA 14

    EAJk BILDU eta PP alderdien jarrera salatu du, izan ere ez dute onartu Batzar Nagusietan Karlos I.-ri buruzko batzorde txostengilea egitea

    Batzarkide jeltzale Martin Ibaberen ustez, batzorde-txostengilean taldeak ados jartzeko aukera zegoen eta, gainera, Amarako auzotarrekin aspaldi dagoen zorra kitatuko zuten.

    Batzar Nagusiek ez dute batzorde txostengilerik egingo Karlos lehena bidea kentzeko. Gaur goizean Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean Bildu, Aralar eta PP alderdien batzarkide-taldeek ez dute onartu PSEren proposamena. Behin batzordea amaituta, EAJ-PNVren batzarkide taldeko ordezkari Martin Ibabek honakoa esan du: “Pena da, izan ere batzorde txostengilean irtenbideak lortzeko aukera izango genuen, eta bereziki, Martuteneko biribilgunean epe ertain eta luzera egin beharreko lanak ezagutzeko aukera izango genuen”. Horren harira, Ibabek gogorarazi du, egun Martuteneko biribilgunea gainezka dagoela eta baldin eta Karlos lehena kentzen bada trafiko hori guztia zein Atotxako autobus geltokitik ateratako trafikoa hartuko lituzkeela.   

    Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa adierazi du: “Batzorde txostengilea egitea oso aukera ona zen. Izan ere, batzarkide-talde guztiek konpromisoa hartuko zuketen ados jartzeko, bai arlo teknikoan, bai aurrekontuan. Argi dago aurrekontuetan dagoela irtenbidea, baina kopuru zehatza jakiteko benetako beharrak jakin behar dira. Eta horretarako, ezinbestekoa zen batzorde-txostengile hori egitea”.

    Martin Ibabek, halaber, gogorarazi du, lehengo legealdian Karlos lehena kentzeko azpiegiturak egin zirela: “Izan ere, egun ez ginateke Karlos lehenaren kentzeari buruz hitz egiten ibiliko, baldin eta Urumeako autobia egin izan ez balitz. Eta horrenbestez, Amarako auzotarrekin aspaldi dagoen zorra kitatuko genuke”.

    Ildo beretik, Martin Ibabe harrituta dago, PPren jarrera dela-eta: “Ez dugu ulertzen zergatik ez dagoen ados. Izan ere, Donostiako Udalan egiten ari den batzordearen antzekoa da. Ulergaitza da Udalaren batzordean parte-hartzea eta Batzar Nagusietakoa beharrezkoa ez ikustea”.

    Azkenik, Ibabek Bilduren jarrera alderdikoia salatu du: “Koalizioak hiru urte daramatza agintzen bai Donostiako Udalan, bai Gipuzkoako Foru Aldundian, eta epe horretan ez du ezer egin. Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru dipuatu Larraitz Ugartek informazio nahasia eman du. Gaur gauza bat esaten du eta bihar guztiz kontrakoa”. Gainera, batzarkide jeltzalearen iritziz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuan Bilduk erakutsi du borondaterik ez duela: “Bilduk ez du egin aurrekontu-sailik bidea kentzeko edo bidea kentzeko behar diren proiektuak egiteko. Beraz, gaia konpontzeko unea da eta baldin eta Bilduk ez badu aurrekontu-sailik egiten Karlos lehenako bidea kentzeko, EAJ-PNVk aurrekontuari zuzenketa egingo dio. Orduan ikusiko dugu zein den Bilduren benetako borondatea”.