Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/01

EAJk azaleratu egin du Eibarko Udalak arauen kontrako deskontuak aplikatu dituela “Coliseoaren Lagunak” txartelean

Udalak hedabideetan iragarri zituen txartelaren tarifak, dagokion Ordenantza onartu gabe, izan ere PSOEk Udala“txoko partikularra bailitzan” kudeatzen duela salatu du EAJk
Elena Ibañez

Eibarko EAJ-PNVk jakinarazi du Udalak indarrean dagoen araudiaren kontrako deskontuak aplikatu dizkiola “Coliseoaren Lagunak” txartelari. Horren aurrean, jeltzaleek salatu dute “hedabideetan argazkia ateratzea garrantzitsuago izan dela erakunde publiko baten kudeaketak behar duen zorroztasuna baino”.

Ia bi asteaz, urtarrilaren 16tik 27ra, Udalak doan eta deskontuekin saldu ditu txartel horiek, inongo babes legalik gabe. Halaxe eman du ezagutzera Eibarko EAJ-PNV udal taldeak, eta salatu du udal kudeaketa “txoko partikularrekoa dirudiela, harrapataka, eta erritmoa propaganda-beharrak markatuta. Argazkiak gehiago balio izan du erakunde publiko bat kudeatzeko zorroztasunak baino”, salatu du Ogasun Batzordeko ordezkari jeltzaleak, Elena Ibañezek.

Txartelaren prezioak 2016ko urriaren 17ko Udalbatzak onartu zituen, eta bertan bi prezio ezartzen ziren: 20 euroko txartel arrunta, eta 15 eurokoa Gazte Txartela zeukaten gazteentzat. EAJk bestelako deskontu batzuk proposatu zituen, eta Udalak horiek iragarri zituen inongo babes juridikorik gabe: 65 urtetik gorakoak, Gazte Txartelik ez duten 30 urtetik beherako eibartarrak, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak eta beren senideak, langabezian dauden pertsonak eta beren seme-alabak.

Jeltzaleek larritzat jo dute txartelak eskaini izana inongo araurik egon gabe prezio horiek ezartzeko. “Beharrezko txosten tekniko guztiak eskatuko ditugu akats honen ondorioak ezagutzeko”, azaldu du Ibañezek. “Nolanahi ere, gertaera honek erakusten du zein den PSOEk Udalaz duen ikuspegia, uste dute nahieran egin eta desegin dezaketela eta hori ez da onargarria. Udalak erabakiak hartzeko errespetatu eta aintzat hartu behar ditu bere prozedurak. Fede onaren babesean estaltzeak ez du balio edozer gauza egiteko”.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk salatu egin du PSOEk Udaleko butaketan eroso egonik errealitateaz duen ikuspegi distortsionatua, eta sozialista eibartarrek ondare publikoa kudeatzerakoan sentitzen duten inpunitatea. “Hau ez da erakunde publiko bat kudeatzeko modua. Eibartarrek ez dute hori merezi”. Hori dela eta, talde abertzaleak argi utzi du horrelako jarreren aurrean ez dutela veste alde batera begiratuko, eta exijitu egingo dutela “Interbentoreak ezarritako gidalerroak goitik behera betetzea”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube