• 12 OTS 14

    EAEANk hartutako erabakia pozik jaso dugu

    Bilduk Igeldoren gaian hartutako noraeza gelditzen duelako. “Bildu anabasa hau guztia sortu izanaren erantzule bakarra da, irudi kanpaina bati ekiteko sortu duena. Horretarako, ez zaio axola izan igeldotar askori itxaropen faltsuak sortaraztea eta orain hiritar horiek deseingainatuta sentituko dira" adierazi du Eneko Goiak.

    Donostiako EAJren udal taldeko bozeramaileak “pozik” jaso du Euskal Autonomia Erkidegoaren Justizia Auzitegi Nagusiaren (EAEJAN) erabakia, zeinaren bitartez zuhurtziaz indargabetu baitu Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzaturiko Igeldoko auzoa Donostiatik banatze prozesua; “prozesu hori Donostiako Udalbatzarraren, Gipuzkoako Batzar Nagusien eta Aldundiaren abokatuen irizpideen kontra abiarazi zuen Foru Aldundiak; Foru Aldundiko abokatuek ere bide horri ez ekitea aholkatu baitzuten. Hori dela-eta Udalaren oposizioko hiru taldeko, Bilduren –eta bereziki alkatearen- pasibokeriaren aurrean, epaitegira jotzea erabaki genuen horrek prozesua zuhurtziaz indargabe zezan. Zorionez, epaileak gure eskaera aintzakotzat hartu eta Bilduren zein Foru Aldundiaren noraeza geldiarazi du, dagoeneko eragin den hondamendia areagotu aurretik”, nabarmendu du Goiak.