• 22 ABE 17

    Donostiako Udalak 2018rako 445 milioi euroko aurrekontua onartu du

    Donostiako Udalbatzak 2018rako aurrekontua onartu du, 2017ko proiektua baino %6,88 handiagoa. Udal gobernuak udal taldeek egindako 40 zuzenketa onartu ditu (3,8 milioi euro)

    Donostiako Udalbatzak 2018ko aurrekontua onartu du gaur. Udalbatzak, hirugarren urtez jarraian onartu du aurrekontua abendu amaierarako. Udalak 444.929.770 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, iaz baino %6,88 gehiago. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Domínguez-Macayak azaldu du Udalak ‘”inbertsio politika indartzen jarraitzen duela hiriko etorkizuneko proiektuak garatzeko”.

    Dominguez-Macayak adierazi duenez, Udalak aurrekontuen egonkortasun helburua betetzen du, bere zorra %34koa den neurrian -107 milioli euro-, “administrazio publikoei ezarritako mugatik oso urrun”.

    Era berean, adierazi du, Udalak inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo duela. Izan ere ohiko gastua %3,3 handituko da, kapital-gastua 110,8 milioi eurokoa izango da eta, ondorioz, inbertsioak %18,5 handituko dira.

    Ogasun zinegotziak azaldu duenez, udal kontuek “diru sarreren egoera errealista dute, eta gastu arauarekin bat egiten dute”, bai Udalari dagokionez, baita bestelako udal erakundeei dagokienez ere, “ez baitute galerarik aurreikusten euren aurrekontuetan”.

    Horrekin batera, Udalak gastu sozialari eusten diola azpimarratu du Domínguez-Macayak, “gizartekintzako gastuari tinko eutsiz”. Hala, azaldu du hirugarren urtez jarraian gizarte zentru zein zahar-etxeetan inbertsioak egingo direla, eta ikastetxeetan berritze lanak egiteko dirua 600.000 eurotik 800.000 eurora igoko dela.

    Ogasun arduradunak esan du Udal gobernuak bestelako inbertsioak ere jaso dituela, hiri-mantenua hobetzeko, errepideak berritzeko, garraio azpiegiturak hobetzeko, baita kirol edo kultur azpiegituretarako ere. Ildo berean, udal adminsitrazioa eguneratu eta berritzeko diru kopuru garrantzitsuak jaso dira, “herritarrei zerbitzu hobea emateko helburuz”.

    Era berean, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak azpimarratu du, Udal gobernuak udal taldeen 40 zuzenketa onartu dituela – 3,8 milioi euro –.

    Adostutako zuzenketen artean, hauek dira garrantzitsuenak:

    - EAJ-PNV, PSE-EE eta PP taldeek:

                - 40.000 euro gehiago San Telmorako materiala erosteko

                - 247.000 euro Morlans-en Dbus zerbitzua jartzeko

                - 25.500 euro gehiago Zahar etxeetako lokalak berritzeko planarentzat

                - 100.000 euro gehiago kiroldegietako kirol-ekipamenduetarako

                - 100.000 euro gehiago futbol zelaietan segurtasuna hobetzeko

                - 5.500 euro udalbatza-aretoko aulkiak aldatzeko

                -150.000 euro gehiago eraikinak birgaitzeko partikularrei diru-laguntzak emateko

                -100.000 euro gehiago Turismo Sozietateari desestazionalizazio kanpainak egiteko

                - 100.000 euro gehiago Sustapen Sozietateari Modaren klusterrerako

                - 100.000 euro gehiago Etxegintzaren alokabide programarako

                - 25.000 euro Aldunaeneko bidegorrian seinaleak jartzeko

                - 30.000 euro Kontxan bizikleten segurtasuna hobetzeko

                - 406.500 euro Ondarretako harriak kentzeko

    - EH Bildu taldearen ondorengo zuzenketak onartu dira:

                - 10.000 euro gehiago gazteentzako egitasmoak aisialdian eta jaietan euskaraz egiteko

                - 18.000 euro gehiago Saltokietan eta Ostalaritzan egitasmoak euskaraz egiteko

                - 15.000 euro gehiago Gazte Antzerki Topaketarako

                - 15.000 euro gehiago gazte-elkarteen diru-laguntzetarako

                - 200.00 euro gehiago ikastetxeetan obrak egiteko

    - EAJ-PNV, PSE eta Irabazi taldeek:

                - 40.000 euro Karlos I hiribidean radarra jartzeko

                - 9.000 euro Gerra Zibilaren tokietan seinaleak jartzeko

                - 3.500 euro gehiago Udaltzaingoan Berdintasun plana egiteko

                - 150.000 euro gehiago edukiontzietan txip-ak jartzeko

    Aurrekontuaren proiektuan gutxi gorabehera 120 aurrekontu-sail daude inbertsioak egiteko, besteak beste ondoko hauek:

    • Amiantoarekin kutsatutako Altzako ibarren birsorkuntza (2.000.000 €)
    • Altzako kiroldegia (1.975.000 €)
    • Altzako behin behineko kiroldegia (1.475.032,51 €)
    • Ezkuzaitzeta (10.512.627,59 €)
    • Loiolako ibilbidea (1.619.327,69 €)
    • Añorgako bulebarizazioa (100.000 €)
    • Belodromoan hobekuntzak (300.000€)
    • Uhartean lanak Cristina Iglesiasen eskultura hartzeko (1.000.000 €)
    • Arrandegi eraikina egokitzeko lanak (2.700.000 €)
    • Bera Bera-n hobekuntzak (500.000 €)
    • Zubietan bizikleta zein oinezkoentzako bidea (239.013,38 €)
    • Ikasketa plaza berritzea (1.000.000 €)
    • Larratxoko igogailua (551.000 €)
    • Heriz - Errege Zaineko igogailuak (599.500 €)
    • Txomineneko Ur parkea (2.564.102,62 €)
    • District Heating Txomin enea (1.300.000 €)
    • Isabel II - Irun plaza oinezkoentzat egitea (300.000 €)
    • Larramendi kalea oinezkoentzat egitea Urbieta eta Prim artean (200.000 €)
    • Martuteneko futbol zelaia (220.000 €)
    • Antso Jakitunaren hiribidean hobekuntzak  (800.000 €)
    • Iztuetako biaduktua (549.860,53 €)
    • Karlos I hiribidearen urbanizazioa (160.000 €)
    • Maria Cristina zubia berritzea (1.000.000€)
    • Hainbat tokitan irisgarritasuna hobetzea (800.000 €)