• 02 URR 14

    Donostiako Udal Gobernuak zeren arabera banatu du publizitatean eta iragarki ofizialetan gastaturiko dirua?

    2012 eta 2014 urteen artean Udalak 800.000 euro baino gehiago erabili ditu publizitatean eta iragarki ofizialetan. Gara egunkaria da bi partidetako udal fondo hauen hartzaile nagusia, denera 241.000 € jaso baititu. “Oso garrantzitsua da ordainketa hauek irizipide argien arabera egitea da, gai honekiko indarrean dauden araudiei jarraiki eta Donostiako eta Gipuzkoako aniztasun mediatikoa aintzakotzat hartuz.

    Udal Gobernu honek hainbestetan erakutsi duen bere parrokiarekiko gobernatzeko joera dela-eta, interés handikoa da, gure ustez, zehatz-mehatz jakitea non jartzen dituen iragarkiak udalak eta zein irizipideren arabera. Udal Gobernuaren azalpenen zain gaude”, nabarmendu du EAJ-PNVko bozeramailea den Eneko Goiak.

    Donostiako EAJ-PNV udal taldeak Udal gobernua interpelatu du azal dezan Udal Batzorde batean zein irizpideren arabera jartzen dituen bere udal Gobernuak publizitatea, propaganda eta baita Donostiako Udalaren iragarki ofizialak ere komunikabide ezberdinetan.

    Donostiako Udalak partida oso garrantzitsuak ditu arlo honentzat, eta 2012 eta 2014 urteen artean 800.000 euro baino gehiago xahutu ditu bakarrik Udalaren beraren publizitatean eta iragarki ofizialetan, udal administrazioaren menpe dauden eta pu. blizitaterako aurrekontu propioakak dituzten gainerako erakunde edo elkarteak kontuan hartu gabeOso garrantzitsua da ordainketa hauek irizipide argien arabera egitea da, gai honekiko indarrean dauden araudiei jarraiki eta Donostiako eta Gipuzkoako aniztasun mediatikoa aintzakotzat hartuz. Udal Gobernu honek hainbestetan erakutsi duen bere parrokiarekiko gobernatzeko joera dela-eta, interés handikoa da, gure ustez, zehatz-mehatz jakitea non jartzen dituen iragarkiak udalak eta zein irizipideren arabera. Udal gobernuaren azalpenen zain gaude”, nabarmendu du EAJ-PNVko bozeramailea den Eneko Goiak.

    Donostiako udal talde jeltzaleak eginiko galdera bati erantzunez udal Gobernuak berak helarazitako datuek agerian uzten dute bai publizitaterako eta propagandarako partidari, bai Udalaren iragarki ofizialetarakoan onuradun nagusia Gara egunkaria dela, 238. 000 euro jaso baititu denera. Publizitateari eta propagandari dagokienez lehen hartzailea Gara egunkaria da (88. 000 €), ondoren Hamaika TB (63.000 €), eta azkenik DV (40. 827 €). Iragarki ofizialei dagokienez, lehen hartzailea Gara egunkaria da berriz ere (149. 000 €), ondoren DV dugu (76. 000 €) eta, azkena Berria (70.000). “Edonola begiratuta ere, Donostiako errealitate mediatikoa inola ere islatzen ez duen publizitate banaketa da; banaketa horrek antz gehaigo du Donostiako Gobernua honek beste hainbat arlotan duen jokatzeko moduarekin: haiena bezalako ideología dutenak saritzea. Bilduk egoera honi buruzko azalpenak eman behar dituelakoan gaude eta batez ere, irizpide argien eta orekatuen arabera banatu behar duela publizitatearen gastua. Udal Gobernuaren azalpenen zain gaude”, amaitu du Goiak.