• 29 URR 18

    Donostiako udal gobernuak inbertsioen kopurua asko handituko duen aurrekontua aurkeztu du

    Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak azaldu du, Udalak laugarren urtez jarrian inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo duela. Izan ere, gastu-arrunta %5,51 handituko da, eta kapital gastua 116 milioi eurokoa izango da. Hau da, Anoeta Estadioko inbertsioa kenduta - gogoan izan, Udalarentzat ez duela kosturik - inbertsioa iaz baino %11,85 handiagoa izango da.

    Donostiako Udalak 467.446.690 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du, 2018ko aurrekontu-proiektua baino %5,06 gehiago.

    Jaime Dominguez-Macayak aurrekontu-proiektuaren zirriborroaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Eta proiektua bihar onartuko du Tokiko Gobernu Batzordeak, eta ondoren, Ogasun batzordean aurkeztuko da.

    Udalaren ohiko diru-sarrerak bi bidetatik datoz: lehena eta nagusiena da Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren bidez adostutako zerga, hain zuzen ere, 2019rako 140.774.288  euro, iaz baino 8 milioi euro gehiago.

    Eta bigarrena da, hiritarrei zerga eta tasa bidez jasotako diru-sarrerak. Horren harian, 2019rako presio fiskala %1,2 handituko da, hau da, KPIa eta Barne Produktu Gordina baino askoz gutxiago.

    Gastuei buruz, pertsonalaren gastua aurreko urteetan baino gehiako handituko da, zehazki, %4,6. Era berean, gastu arrunta, udal elkarte eta sozietateak kontuan hartuta, %5,51 handituko da.

    Gizarte-gastua eta udal-ekipamenduak

    Jaime Dominguez-Macayak azpimarratu du, 2019ko aurrekontuak ere Udal gobernuaren gizarte-gastua indartzeko konpromisoarekin jarraitzen duela. Hortaz, Gizarte Ekintza departamentura bideratutako aurrekontu-sailak 1,9 milioi eurotan handituko dira eta, beraz, Udalak 29,4 milioi euro bideratuko ditu Gizarte Ekintza departamentura, hiritarren ongizatearen gaineko inbertsioarekin jarraituz.

    Horrenbestez, Udalak zahar-etxeak berritzen jarraituko du (1,2 milioi euro), eta Hego-Intxaurrondorako lokal berria erosiko du  (472.000 euro). Eta, era berean, 833.000 euro bideratuko ditu hiriko hainbat ikastetxetan hobekuntzak egiteko.

    Udal-ekipamenduen plangintzaren garapenak aurrera jarraitzen du eta 2019ko aurrekontuak 6,5 milioi euroko aurrekontu-saila izango du, hiritarrei ematen zaien hainbat zerbitzuren leku-aldatzeko lanak egiteko. Eta, era berean, 500.000 euroko inbertsioa egingo da udal artxiboak digitalizatzeko.

    Hiri-proiektuak

    Inbertsioei buruz, Jaime Dominguez-Macayak honakoa esan du: "Inbertsioak egitea lehenetsi egiten dugu eta, beraz, laugarren urtez jarraian handituko dira, zehazki %3,66. Anoetako inbertsioa kendua, 2019ko inbertsio maila %11,85-koa izango da".

    2019ko aurrekontuak inbertsiorako 119 aurrekontu-sail izango dituzte. Eta horiei esker, hiriko hainbat azpiegitura hobetuko dira. Hortaz, aurreikusita dago kaleetako zolaketa eta asfaltatzea egitea (2,2 milioi euro, horietatik, 900.000 euro autobusentzako bideetako zolaketa hobetzeko), hiri-altzairuak margotzea, Amara Osinagako gune bat oinezkoentzat egitea, energia eraginkortasunerako hainbat ekintza edo mugikortasun arloan hainbat hobekuntza, besteak beste, Kursaaleko bidegorria (316.000 euro) edo Erregezain eta Heriz Pasealekuaren arteko igogailuaren bigarren fasea (600.000 euro).

    Era berean, 2019ko aurrekontu-proiektuak segidako proiektuak sustatuko ditu: Iztuetako biaduktua kentzea (2 milioi euro), Loiolako ibilbidea (milioi bat euro), Bera Beran hirigintza lanak (1,5 milioi euro) edo Zuberoa plazan estalkia jartzea (942.000 euro).

    Gainera, Altzako kiroldegi berriaren eraikitzeak aurrera jarraituko du, eta horretarako 8,1 milioi euroko aurrekontu-saila egongo da. Halaber, Donostiako Udalak kiroldegiaren inguruko lur-sailetan agertutako kutsadura kentzeko lanekin jarraituko du eta milioi bat euro bideratuko ditu.

    Astiñene eta Espartxo zubiek ere kontuan hartu dira 2019ko aurrekontuan. Astiñeneko zubi berria egiteko milioi bat euroko aurrekontu-saila egongo da. Espartxoko zubia, aldiz, Txominenean garatuko diren hainbat proiekturen artean dago - ur-parkea, Arteleku plaza, Espartxoko zubia edo emakida urbanistikoak -, hain zuzen ere, guztira bost milioi euroko aurrekontu-saila izango duten hainbat proiekturen artean. 

    Añorgako bulebarraren bigarren faseak (300.000 euro), haizearen orraziaren argiteria hobetzeak (100.000 euros), edo Atotxako aparkalekuko lanek (milioi bat euro) ere aurrekontu-sailak izango dituzte.

    Halaber, Ezkuzaitzetako urbanizazioa egiten jarraituko da, eta horretarako 4,3 milioi euroko inbertsioa egingo da.

    Ekitaldeko Barrutia eta hiritarren parte-hartzea aurrekontuan

    Ekitaldeko Barrutiak ere bere lekua izango du 2019ko aurrekontu-proiektuan. Parte-hartze prozesuan hiritarrek erabakitako proiektuez gain (700.000 euro), 2019ko aurrekontu-proiektuak beste 550.000 euroko aurrekontu-saila izango du Barrutiaren batzarrak erabakitzen dituen proiektuetan inbertitzeko.

    Gogoratu behar da, hiritarrek parte-hartze prozesu berean hiriko beste auzoetan aurrera eramateko proiektuak ere aukeratzeko aukera izan dutela, eta proiektu horiek egiteko 2 milioi euroko aurrekontu-saila dagoela.

    Tramitazioa

    Aurrekontuaren aurkezpenarekin, Ogasun eta Finantzetako departamentuak tramitazioarekin betetzen jarraitzen du. Horrenbestez, iaz bezala, Udalak aurrekontu-proiektuari hasierako onarpena abenduaren 20 udalbatzarrean emango dio.

    Horiek horrela, Jaime Dominguez-Macayak segidakoa azpimarratu du: "Laugarren urtez jarraian, aurrekotua epean aurkeztu da eta urtea amaitu baino lehen onartuko da, eta hori ez zen oso ohikoa legealdi honen hasiera arte. Eta gainera, bigarren urtez aurrekontu-proiektuak genero-txostena du, eta 2018ko proiektua aurkezterakoan egin zen horrelako txosten bat lehen aldiz".

    Hauek dira inbertsio nagusienak:

    • Aislamiento del suelo contaminado en Altza / Altzako lur kutsatuen isolamendua (1.000.000 €)
    • Polideportivo Altza / Altzako kiroldegia (8.100.000 €)
    • Travesia de Loiola / Loiolako ibilbidea (1.000.000 €)
    • Bulevarización Añorga / Añorgako bulebarizazioa (300.000 €)
    • Urbanización Bera Bera / Bera Bera-n hirigintza lanak (1.500.000 €)
    • Segunda fase ascensor Heriz - Escolta Real / Heriz - Errege Zaina igogailuaren bigarren fasea (600.000 €)
    • Parque Fluvial Txomin Enea  / Txomineneako Ur parkea (427.349,44 €)
    • Plaza Arteleku / Arteleku plaza (1.000.000 €)
    • Puente de Espartxo / Espartxo zubia (227.840,73)
    • Puente de Astiñene / Astiñene zubia (1.000.000€)
    • Viaducto Iztueta / Iztuetako biaduktua (2.000.000 €)
    • Bidegorri Kursaal / Kursaaleko bidegorria (316.000€)
    • Pavimentación y Asfaltado / Zolaketa eta Asfaltatzea (2.215.000€)
    • Mejoras en centros escolares / Ikastetxetan hobekuntzak (833.965 €)
    • Mejoras hogares del jubilado / Zahar-etxetan hobekuntzak (1.772.459 €)
    • Obras aparcamiento Atotxa / Atotxako aparkalekuko lanak (1.000.000 €)
    • Barandilla de la Concha / Kontxako baranda (4.500.000 €)
    • Urbanización y cubierta plaza Zuberoa / Zuberoa plazako estalkia eta hirigintza-lanak (942.739,21 €)
    • Carril bici Kursaal / Kursaaleko bidegorria (316.000 €)
    • Urbanizacion Eskuzaitzeta / Ezkuzaitzetako urbanizaioa (4.266.590 €)
    • Barandilla de la Concha / Kontxako baranda  (4.500.000 €)
    • Plaza de Zuberoa / Zuberoa plaza (942.739 €)

    Oharra: Kasu askotan, urte anitzeko jarduerak direla-eta, inbertsioen kostu osoa jakiteko, agertzen den diru-kopuruari gainerako urtetako diru-kopuruak gehitu beharko zaizkio