• 24 EKA 19

    Donostiako Udal batzordeak eta batzorde bereziak eratuta

    Udal-talde guztiek lehendakaritza edo lehendakariordetzaren bat izango dute

    Donostiako Udaleko udal-talde politikoek udal-batzordeak eta batzorde bereziak eratu dituzte gaur goizean. Bertan, aurkeztu eta eztabaidatuko dira legealdian aurkezten diren proposamenak.

    Udal-batzordeak lehengo legealdiaren berdinak izango dira, hau da: Pertsonen Zerbitzuak, Zerbitzu Orokorrak, Ogasuna, Hirigintza, eta Gune Publikoa. Batzorde bereziak segidakoak izango dira: Kontuak, Kontratazioa, Iradokizunak eta Erreklamazioak, eta Giza Eskubideak.

    Udal-talde guztiek lehendakaritza edo lehendakariordetzaren bat izango dute. Hortaz, EAJ-PNVk honako batzordeen lehendakaritzak izango du: Zerbitzu Orokorrak (Jaione Hervas), Hirigintza (Jon Insausti), Kontuak (Jaione Hervas) eta Giza Eskubideak (Eneko Goia). EH Bilduk honakoen lehendakaritza izango du: Ogasuna (Zigor Etxeburua) eta Kontratazioa (Ricardo Burutarán). Eta PSE-EEk segidakoak: Pertsonen Zerbitzuak (Duñike Agirrezabalaga), Gune Publikoak (Miguel Angel Díez) eta Kexa eta Erreklamazioak (Marisol Garmendia).

    Lehendakariordetzak, aldiz honakoak izango dira: EAJ-PNVk, Giza Eskubideen batzordea (Juanra Viles); EH Bilduk, Pertsonen Zerbitzuak (Markel Ormazabal) eta Hirigintza (Garbiñe Alkiza); PPk, Ogasuna (Borja Corominas), Kontuak (Borja Corominas) eta Kontratazioa (Mikel Lezama); eta Elkarrekin Donostiak, Zerbitzu Orokorrak (Marta Huarte), Gune Publikoak (Haizea Garay), eta Iradokizunak eta Erreklamazioak (Marta Huarte).

    Behin batzordeak eratuta, lehen batzorde bilerak egiteko egutegia finkatu da, eta uztailaren 15ean egingo da lehen bilera. Horrenbestez, uztailaren 24an egingo da lehen ohiko udalbatzarra.