Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/10

Donostiako EAJK aldarrikatu du belodromoa erabilera anitzeko esparru bezala

“Gobernu honekin beste askotan gertatzen den bezala, urtebete pasa eta tristuraz egiaztatu dugu Udalbatzaren akordio hori betetzeko neurririk ez duela hartu. Bildurekin beste hainbatetan gertatzen den moduan, haren adostasuna ez duen zerbait onartzen denean, existituko ez balitz bezala, jokatzen du. Bitartean, hiriak urte oso bat galdu du Donostiak munta handiko ikuskizun musikalen antolaketarako lehiakorra eta arlo horretan hamarkada luzeetan izan duen maila izaten jarraitzeko garrantzitsua den gai bati soluzioa eman gabe”, adierazi du EAJ-ko zinegotzia den Juan Ramón Vilesek.
Donostiako EAJK aldarrikatu du belodromoa erabilera anitzeko esparru bezala

EAJ-PNV udal taldeak udal Gobernua ineterpelatu du azal dezan zer dela-eta ez duen bete 2013ko maiatzean Udalbatzak hartu zuen erabakia, udal Gobernuari eskatzen ziona “behar ziren neurriak har zitzan belodromoak 8.000 ikusle hartu ahal izateko eta, hala, hiri honetan ikuskizun musikalak edo bestelakoak programatzeko aukera egon dadin”, gogorarazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramón Vilesek.

”Gobernu honekin beste askotan gertatzen den bezala, urtebete pasa eta tristuraz egiaztatu dugu Udalbatzaren akordio hori betetzeko neurririk ez duela hartu. Bildurekin beste hainbatetan gertatzen den moduan, haren adostasuna ez duen zerbait onartzen denean, existituko ez balitz bezala, jokatzen du. Bitartean, hiriak urte oso bat galdu du Donostiak munta handiko ikuskizun musikalen antolaketarako lehiakorra eta arlo horretan hamarkada luzeetan izan duen maila izaten jarraitzeko garrantzitsua den gai bati soluzioa eman gabe”, adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramón Vilesek.

“Ez da ahaztu behar arlo honetan, beste askotan bezalaxe, Donostiak aurre egin behar diola beste hiri askoren lehiari. Gertuko hainbat hiri, hala nola Iruña edo Logroño, erabilera anitzeko esparruak edukitzeko neurriak ari dira hartzen, horrela nazioarteko ikuskizun musikalak antolatzeko aukera izateko. Belodromoa egokitzeak aukera emango luke maila ertaineko ikuskizunak antolatzeko, hau da estadioko kontzertu handien eta Kursaalen edo antzokietan egiten diren kontzertu txikiagoen arteko ikuskizunak hirira ekartzeko.Donostia nabarmendu egin da hamarkada luzeetan horiek bezalako ikuskizunak programatzeagatik eta hiriak arlo hori zaindu behar du etorkizunean ere jarduera iturri izaten jarrai dezan. Horretarako, baina, gobernuak gaiari heldu behar dio, gustukoa ez duelako alde batera utzi beharrean”, amaitu du Juan Ramón Vilesek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube