• 15 AZA 18

    Chillidak Donostia eta Wiesbaden lotuko ditu hurrengo bost hilabeteetan

    Wiesbadeneko Museoak "Eduardo Chillida, Arquitecto del Vacio" erakusketa ikusgai izango du 2019ko martxoaren 10a arte. Bertan, eskultore donostiarraren lana eta historia errepasatzen dira

    Donostia eta Wiesbaden gertuago daude gaurtik aurrera. "Eduardo Chillida, Arquitecto del Vacio" erakusketak egingo du senidetutako bi hirien arteko lotura, eta eskultore donostiarraren lana eta historia erakutsiko ditu 2019ko martxoaren 10a arte.

    Donostiako eta Wiesbadeneko alkate Eneko Goiak eta Sven Gerich-ek erakusketaren irekieran parte hartu dute. Wiesbaden urteak eman ditu horrelako erakusketa bat antolatzeko, eta azkenean lortu du Chillida Leku, Alemaniako eta Espainiako hainbat museo eta hainbat bildumazale pribatuen arteko elkarlanari esker.

    Eneko Goia pozik agertu da, artista donostiar unibertsaletako baten atzera begirako hain erakusketa handia ikusteko aukera dagoelako, eta are gehiago Alemanian delako. Izan ere, Alemanian asko miresten da Eduardo Chillidaren lana, eta Chillidak berak harreman berezia izan du beti Alemaniarekin. Horren harian, Goiak honakoa azpimarratu du: "Gaurtik aurrera Donostia eta Wiesbaden gertuago eta lotuago gaude Eduardo Chillidaren lanari esker. Senidetzeak bere fruituak ematen jarraitzen du eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu".

    Erakusketak 117 artelan ditu, 7 gelatan banatuta museoaren erdigunean. Bertan, Eduardo Chillidaren ibilbidea errepasatzen da, 1940.hamarkadaren amaieratik 2000.urtera arte.

    7 gela horien artean, bat Haizearen Orraziari eskainitakoa da, eta beste bat artistak Alemaniako hainbat gune publikotarako sortutako eskulturek osatzen dute. Era berean, erakusketak tamaina handiko eskulturak ditu. Guztira, Wiesbadeneko Museoan artista donostiarraren 62 eskultura eta 55 grabatu daude ikusgai.

    Hiriari bisita eta alkatearen harrera

    Erakusketaren irekieraren aurretik, Donostiako ordezkaritzak hiriko leku esanguratsuenak bisitatu ditu. Senidetzearen presidente eta Urrezko Danbor Armin Kleinek lagunduta hiriko gune historikoa bisitatu dute eta Rhein-Main-CongressCenter Kongresu zentro berria ezagutu dute. Gainera, Armin Kleinek Riesling ardo bodega batean aperitibo bat eskaini die Donostiako ordezkariei eta, bertan, Rin eskualdeko ardo berezia nola egiten den ikusteko aukera izan dute.

    Era berean, Wiesbadeneko alkate Sven Gerich-ek  harrera egin die Eneko Goia eta gainerako Donostiako Udaleko ordezkariei. Bertan, ongietorria eman die eta honakoa esan du: "Plazer handia da zuek hemen hartzea eta elkarrekin gastronomiaz eta arteaz gozatu ahal izatea. Horri esker eta Armin Klein bezalako pertsonen lanari esker bi hirien arteko harremanak birizik dirau". Era berean, Gerich-ek  eskertudu Donostian egiten den lana ere bi hiriek elkarrekin bidea egiten jarraitzeko".   

    Donostiako alkate Eneko Goiak harrera eskertu du eta segidakoa adierazi du: "Asko emozionatzen gaitu ikusteak eta sentitzeak Wiesbadenen Donostian hainbeste miresten dela. Sentimendu bera dugu".