• 04 ABE 14

    Bruselasek esku hartuko du Zestoako zabortegiak europar arauak urratzen dituela egiaztatzen bada

    Bruselak ez du Zestoako zabortegiari buruzko daturik, eta oraindik hondakinik jasotzen ez duenez, ezin du bere ezaugarriez ezer esan, eta ez du arau hausterik antzematen.

    Daturik jasotzen badu edo europar arauekin bateraezina dela erakusten bada, ordea, esku hartuko du. Hori da Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatu jeltzaleak duela aste batzuk planteatu zuen galderari zuzendutako erantzunean ematen diren informazioetako bat. Gipuzkoako Aldundiak 2014 urtea amaitu baino lehen Bruselara Herrialdeko Hondakin Plan berria bidaltzeko hitza eman zuen, atzo Europar Batzordeak argitaratu zituen datuen arabera.

    Batasunaren gobernuak bere erantzunean argi eta garbi baieztatzen duenez, "ez dugu inolako informaziorik zabortegi hori irekitzeko egon daitezkeen planen inguruan" eta zehaztu duenez ez du "zabortegiak baimentzearen gaineko informaziorik" eta   “zabortegiak baimentzeko erabakiak Estatu kideen agintari eskudunek hartu behar dituzte". Zentzu horretan, Batzordeak zera gogoratu nahi izan du "ezin da erabaki horietan esku hartu, Batasunaren Zuzenbidearen baldintzak betetzen ez direla erakusteko probak egon ezean. Zabortegia oraindik operatiboa ez denez, amaitu dute, ez dugu EBren legeriaren urraketarik antzematen”. Dena dela, Zestoako instalazioari buruzko informaziorik ez dutenez, Batzordeak zera zehaztu du "kasua ikertzen jarraitu ahalko da EBren ingurumen legeria urratu egin delako frogak daudela ikusten bada".

    Bere ekimenean, euskal eurodiputatuak aditzera eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak Zestoako Osinbeltz harrobian bizigabeen zabortegia irekitzeko asmoa zuela "permeagarritasun handiko kare lurrean, Urola ibaitik 200 metrotara" eta azpimarratzen duenez "teorian, biltegi honek hondakin bizigabeak jasoko ditu,baina kasu honetan etxeko zabor birziklaezina da oraindik existitzen ez den inertizazio lantegian aurretiaz tratatua" esan du egingo ez den Zubietako erraustegiaren ordez egingo litzatekeena gogoan. Enkante eta aurrekontuen inguruan eskuragarri dauden informazioekin ados, Izaskun Bilbao Barandicak Batzordeari gogoratu dionez "hori eraikitzeko epeak eta zabortegi hori prestatzeko epeak erabat bete ezinak dira eta horrek eragingo du aurten itxi beharko liratekeen zabortegien funtzionamendua luzatzea".

    Ingurumen Sailburuordeak eginiko azken adierazpenen arabera konfirmatu da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Organoak ez duela Zestoako zabortegiaren inguruko eskaririk ezta egitasmorik jaso. Horren arabera egongo liratekeen datuen arabera, gaur egungo zabortegien itxiera eta Gipuzkoa Herrialdean biltegi berriak ez irekitzea ezartzen duen oraingo Foru Araua urratuko luke. Dagokion tramitazioari ekiteko, ezinbesteko litzateke indarrean dagoen Foru Araua aldatzea.

    Europar Batzordeak atzo gogoratu zuen EAJk eginiko beste galdera baten ondorioz ikerketa ireki zela Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren egoeraren inguruan, eta onartu du oraindik ez duela jaso herrialde horretako zaborren kudeaketa planik. "Espainiar agintari eskudunengandik jasotako komunikazioekin ados, Gipuzkoak gaur egun aplikatzen du 2008ko hondakin plana. Plan batzuk daude hemendik 2016ra bitartean tratamendu biologiko eta mekanikorako lantegia egiteko, gaur egun zabortegietan dauden hondakinen tratamendurako. "Baieztapen horrek ez du bat egiten Martin Garitanok zuzentzen duen exekutiboak instalazio biak eraikitzeko darabiltzan epeekin. Gainera, Batzordeak zehaztu du Gipuzkoako aldundiak plana 2014 amaitu baino lehen berraztertuko duela 2008/98/CE Zuzentarauan ezarritako baldintzekin ados" eta ezarri bezala, plan berria epe horretan bidaltzeko hitza eman du. Bruselasetik honen inguruan baieztatu dutenez" plan berria jasotzen denean, Batzordeak alderdi juridikotik aztertuko du".

    Gipuzkoar agintariek batasuneko arduradunen aurrean hartu duten konpromisoak ere ez du ematen betetzen erraza denik. Indarrean dagoen plana Batzar Nagusietan onartu zen eta  erakunde horrek aldarazi beharko luke, baina Bilduk ez du behar besteko gehiengorik  Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bruselan iragarri dituen aldarazpenak onartzeko. Izan ere, aldarazpen proposamena herrialde parlamentuan ere ez da aurkeztu. Bertan ordezkatuta dauden talde gehienek legegintzaldi osoan eskatu dute indarrean dagoen foru araua betetzea.