Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/10/26

EH bilduren udal gobernua informazioa ezkutatzen ari da EAJren udal taldea isilarazteko

Hainbatetan kexatu da EAJ EH Bilduren presazkotasunaz, azken unean ibiltzeaz beti, baina behin eta berriz errepikatzen dela ikusirik, azken batzordean eta bilkuran jeltzaleek ez dute parte hartu: “Gobernuari Udalean ezarriak dituen prozedurak eta denborak errespeta ditzala eskatzen diogu, beste behin” iradoki dute.
EH bilduren udal gobernua informazioa ezkutatzen ari da EAJren udal taldea isilarazteko

“Getariako EAJ alde batera uzten ari da EH Bildu”. Hala adierazi du Getariako EAJren udal taldeak. Udalean ezarritako prozedurak eta denborak nahieran saltatu eta beren nahietara egokitu eta informazioa ezkutatzen dabiltzala salatu dute jeltzaleek: “Oraintsu arte Getariako Udalean Osoko Bilkura eta batzorde multzo bat egin hoi zen bi-hiru hilabetetik behin. Orain, hilabete bateko epean 3 deitu dituzte eta oso gai mardulekin: bi bilkura eta batzorde bat, non herritarrei zuzenki eragiten dieten eta oso garrantzitsu diren gaiak eraman dituzten: terrazen ordenantza, Sahatsaga Goiko etxebizitzen esleipena eta zergen ordenantza. EH Bilduk bakarrik onartu ditu eta aurrera. Denbora eta proiektuen planifikazio faltatik haratago, EH Bilduk ez digu informazioa pasa azken momentu-arte, lantzeko denborarik utzi gabe, eta aldebakartasunez jardunda, interes konkretu eta bakar batzuei erantzunaz”.

Hori gertatu zen urriaren 11an, eta berdina gertatu da pasa den aste honetan, urriak 22 eta 24, azpimarratu dutenez: “Bi deialdiak batera egin dituzte, oposizioaren ekarpenak kontuan izateko asmorik azaldu gabe, batean diktaminatu eta 48 ordu baino gutxiagora onartuz. Gainera 22korako informazioa pasa gabe. Nola landu eta bozkatuko dugu ezagutzen ez dugun gai bat? Era errazean esanda: EH Bilduren proposamena soilik aintzakotzat hartuz eta oposizioa guztiz alde batera utzi eta isilaraziz. Herritarroi zuzenki eragiten digun gaia izan da azken bi hauetakoa: zerga eta tasen igoera. EH Bilduk erabaki du igotzea eta ez da eztabaida eta proposamen berriak lantzeko aukerarik utzi. Teknikariek ere ez zuten informaziorik. Igo dituzte eta listo, kasuren batean, %50a gainera”.

Jeltzaleen iritziz honelako jarrerek argi erakusten dute Udal Gobernuaren “errespetu demokratiko falta” beste alderdi politikoekiko: “Gainera gehiengo absolutua dute eta nahi bezala egin eta desegiten dute. Horrelako egoera latzean dago Udala EH Bilduren 7 urteko agintaldiaren ondoren. Hainbatetan kexatu gara EH Bilduren presazkotasunaz, azken unean ibiltzeaz beti, baina behin eta berriz errepikatzen dela ikusirik, azken batzordean eta bilkuran EAJk ez du parte hartu”.

“Aldebakartasunez jarduten dute, ez gobernantza, ez kolaborazioa. Ez dugu inposizioaren jokoan sartu nahi. Gure herrigintzaren eredua gardentasunean, komunikazio aktiboan eta elkarlanean dago oinarritua.  Zergatik ez da zuzenki herritarrei eragiten dien gaia udal barruan eztabaidatu? Eta are gehiago, zergatik ez zaie herritarrei egin kontsulta? Zergatik ez da Udala herritarrekin bildu getariarren poltsikoari zuzen-zuzenean eragiten dieten zergei buruz euren iritzia jasotzeko?” galdegin dute.

“Eta zergak eta tasak goruntz doaz Udalaren aurrezkiak geroz eta murritzagoak direnean, Udala dirua xahutzen ari baita.... Zertan? Ez enplegua sortzen; ezta gizarte ongizatean aurrerapausuak ematen; herritarren partaidetzan eta gobernantza partekatuan sakontzen ezta ere; ezta herritarrentzako azpiegiturak behar bezala egokitu edo beharrizan berriei erantzungo dietenei erantzuten ere.. Geroz eta gehiago gastatzen du EH Bilduk... baina zertan?”.

“Nahikoa da. Adarra jotzen ari dira. Gobernuari ezarriak dituen prozedurak eta denborak errespeta ditzala eskatzen diogu, beste behin” iradoki dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube