Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/04/25

Bildarratzek Justizia Ministroari gaitzetsi dionez Gobernu Zentralak "edukiz hustu du Oroimen Historikoaren Legea"

EAJ-PNVko senatariak salatu du Exekutibo zentralak ez diela frankismoko biktimen senideei arreta eskaintzen eta ez diela nazioarte mailako erakundeek egin dituzten eskariei erantzuten
Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratzek Justizia Ministroari gaitzetsi dionez Estatuko Gobernuak "edukiz hustu du Oroimen Historikoaren Legea". Rafael Catalári gaurko kontrol bilkuran egin dion galderan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileari deitoratu dionez Gobernuak ez die erantzun "ez frankismoko biktimen senideei ezta nazioarteko erakundeek eginiko eskariei ere", Bildarratzen esanetan "begitan hartu duzuen gaia delako".

EAJ-PNVko ordezkariak iritzi hauek eman ditu Justizia Ministroari Oroimenaren Legearen inguruan galdera egin dionean. EAJko senatariak justiziako titularrari eskatu dio Valle de los Caidosen ehortzita dauden Errepublikarrak handik ateratzeko aldarria egiten duen taldea hartzeko, Senatuan bertan 2015eko irailaren 1ean hitzeman zena betetzeko "eta hitz hori ez duzu bete" aurpegiratu dio Bildarratzek. Bozeramaile jeltzaleak era berean deitoratu du Estatuko Gobernuak ez duela errespetatu Eskorialeko 2. epaitegiak Valle de Los Caidosetik Lapeña anaiak ateratzea baimentzeko eman zuen epaia, beren gorpuak oraindik han hilobiratuta jarraitzen dutelarik.

Halaber, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenari dagokionez, Bildarratzek Justizia Ministroari aurpegiratu dionez "zure Gobernuak ez du keinurik egin ez Gernikarekin ezta bonbardatuak izan ziren ia 100 udalerriekin ezta gerra hartan bizi zen sufrimenduarekin ere, PPko kide batzuek 1932ko eta 1936ko estatu kolpeetan parte hartu zuen Sanjurjo jeneralaren hiletara joateko denbora izan duten arren”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube