• 14 MAR 15

    Berrikuntza eta gazteen enplegua dira gure herri erronkak, Europa aurreratuenarekin gizarte- eta ekonomia-bateratzea lortzeko

    Pedro Miguel Etxenikek norbanako zein taldeko esfortzua egitearen alde egin du, hain zuzen ere, gizartea kontrolpean izatea oinarri ez duen esfortzua, baizik eta gizarte-ekimenak sustatu nahi duen esfortzua. Eta Iñigo Urkullu Lehendakariak esan du lidergo partekatua, berrikuntza eta gazteen enplegua direla Euskadiko etorkizuneko ekonomiaren motorrak

    Donostia Physics Center ikerketa zentroaren presidente Pedro Miguel Etxenikek hitzaldia egin du gaur goizean Miramongo Parke Teknologikoan. Hitzaldia Gipuzkoa Forum-ek antolatu du eta izenburua honakoa izan da: Nola imajinatzen duzu etorkizuneko Gipuzkoa?. Bertan, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, Donostiako alkategai Eneko Goiak eta Gipuzkoako ekonomiaren zein gizartearen hainbat eragilek parte hartu dute.

    Etxenikek hamar oinarri azpimarratu ditu etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko: 1) Gipuzkoak bere buruarenganako segurtasuna izan behar du, baina ez du harrokeriaz pentsatu behar berak bakarrik egin ditzakeela gauza guztiak. 2) Gipuzkoak bere protagonismoa onartu behar du hobeto egiten dituen gauzatan eta, era berean, beste lurraldeen lidergoa onartu behar du. 3) Gipuzkoari oraina axola behar dio, baina etorkizunak obsesio izan behar du, ondorengo belaunaldiei ekonomia- eta gizarte-ongizatea bermatzeko. 4) Guztiontzako Gipuzkoa, non eta iritzi ezberdinak eta elkarbizitza bateraezinak izango ez diren, izan ere, hori guztion onurarako izango da. 5) Gipuzkoak gehien eman dezakeenari bultzada eman behar dio, baina ezin ditu ahaztu gutxiago eman dezaketenak, hauek zaindu behar ditu. 6) Gipuzkoak ezin du egun denarekin eta lortu duenarekin konforme egon, baizik eta erronka berriak bilatu behar ditu. 7) Gipuzkoak Euskadiren barnean egon behar du eta etorkizun hobea amestu behar du, baina ezin ditu amets horiek amets gaiztoetan bihurtu. 8) Gipuzkoak arlo ekonomikoan puntako enpresen bolumena handitu behar du. 9) Gipuzkoak ez du iragana ahaztu, baina etorkizunari begiratu behar dio eta Euskal Herriaren erdian egoteak balio behar dio euskararen erabilera sustatzeko. Eta 10) Gipuzkoak zientzia eta teknologia garatzearen alde egin behar du, izan ere, horrek aldatuko du gipuzkoar zein euskal gizartea.

    Horren harira, Etxenikek azpimarratu du, berrikuntza eta gazteen enplegua direla herriaren erronkak, hain zuzen ere, Europa aurreratuenarekin ekonomia- eta gizarte-bateratzea helburu duen herriaren erronkak. Hortaz, norbanako zein taldeko esfortzua egitearen alde egin du, hain zuzen ere, gizartea kontrolpean izatea oinarri ez duen esfortzuaren alde, baizik eta gizarte-ekimenak sustatzearen alde. Horrenbestez, Pedro Miguel Etxenikek adierazi du, Gipuzkoa heldua dela eta administrazioak gizartea lagundu behar duela eta inoiz ez kontrolpean izan ala ordezkatzen saiatu.

    Etxenikeren esanetan "ekonomiak, ongizateak eta gizarte-kohesioak elkarrekin doaz. Baldin eta ezberdintasunak badaude, ez dago ongizaterik eta elkartasunik. Beraz, gipuzkoarron agendan sartu behar dugu esfortzuak egitea arlo industrialean".

    Hortaz, Pedro Miguel Etxenikek bide orria proposatu du, hain zuzen ere, bost puntuetan oinarritutako bide orria: hezkuntza, ikerketa, berrikuntza teknologikoa, kultura sustraiak ahaztu gabe eta ongizate estatua. Horiek horrela honakoa azpimarratu du: herri txiki batek ezin du aurrera egin balin eta kalitatezko gizarterik ez badu. Eta horretarako autogobernua behar dugu, hau da, Espainiarekiko harreman berezia eta ez Espainiaren mendeko harremana.

    Gainera, Etxenikek ikerketaren alde egin du, ez bakarrik zientzia eta teknologian, izan ere, egungo belaunaldia oso prestatua dugu. Beraz, ezinbestekoa da belaunaldien arteko elkarlana: Gazteek indarra eta gogoa dute eta helduek esperientzia eta ikuspuntu orokorra.

    Berrikuntzari buruz honakoa esan du: "Berrikuntzak lidergo partekatuak behar ditu. Azkar erantzuteko gai izatea garrantzitsua da gure industria sistemarentzat. Eta, gainera, argi izan behar dugu, emaitzarik ematen ez duen ikerketa bat ez dela porrot egitea. Izan ere, ikerketa zorrotz egin bada, erakusten gaitu zein bide hartu behar ez dugun".

    Kultura ere azpimarratu du Pedro Miguel Etxenikek: "Kultura irekia izan behar dugu, betiere, gure sustraiak ahaztu gabe. Hau da, ingelesa sustatu behar dugu mundu osoan lehiakorrak izateko, baina ezin dugu euskara ahaztu. Beraz, ez da atzerapausorik eman behar. Euskadik Euskal Herria izan behar du eta askatasunez zein errespetuz euskaldundu behar dugu. Horren helburua da, Euskadin euskaraz bizi nahi duenak hori egin ahal izatea".

    Amaitzeko, Etxenikek azpimarratu du: "Ongizate estatua sustatu behar dugu, izan ere ekonomiaren garapenari laguntzen dio. Donostia Physics Center-eko zuzendariaren iritziz, gizarte-justizia handiena hezkuntza da, beraz aukerak sortu behar ditugu etorkizuneko enplegua sortzeko eta, hori, ezin da lortu teknologia garatu gabe eta lehiakorrak izan gabe. Beraz, bizitzea merezi duen, ekintzailea den eta lan egitea merezi duen Gipuzkoa nahi dut".

    Lidergo partekatua, zuhurtzia, ilusioa eta handinahia.

    Iñigo Urkullu Lehendakariak itxi du Gipuzkoa Forum-en ekitaldia. Urkulluk lidergo partekatuaren alde egin du eta honakoa gogorarazi du: Lidergo horrek EAJ-PNVk proposatu zuen Gipuzkoan eta Markel Olanok kudeatu zuen. Hortaz, Iñigo Urkulluk esan du, EAJ-PNVk enpresan eta ekimen pribatuan sinesten dutela, hain zuzen ere, estrategia partekatu batean eta elkarlaneko kudeaketan.

    Era berean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak azpimarratu du, berrikuntza eta gazteen enplegua direla Euskadiko ekonomikaren etorkizunaren motorrak. Hortaz, ezinbestekoa da berrikuntza enpresa txiki eta ertain guztietara hedatzea eta enpresaren kulturan berrikuntza eta nazioartetzea sartzea. Urkulluk adierazi du, Euskadik hazteko ilusioa eta handinahia duela, eta horretarako, elkarlanean aritu behar direla, betiere, entzunda, elkarbanatuta, eta garapenaren alde zein hazkundearen alde eginda. Horrenbestez, Lehendakariak esan du, Markel Olanok eta Eneko Goiak eredu horren adibide direla eta elkarlanean Gipuzkoa hazi araziko dutela.

    Iñigo Urkulluk, halaber, segidakoa gaineratu du: "Zuhurtziaz aritu diela krisiari aurre egiteko. Isilik lan egin dugu enpresak eta ekonomia sustatzen eta, ondorioz, orain baikorrak gara etorkizunerako". Horrenbestez, Urkulluk azpimarratu du, ondo kudeatu dutela eta, ondorioz, zorraren eboluzioa aldatu dutela.

    Azkenik, hona hemen Iñigo Urkullu Lehendakariaren hitzak: "Zerga-politika indartzen jarraitu behar dugu 2017an defizit hutsa lortzeko. Izan ere, horrek irudi serioa emango digu, hain zuzen ere, nazioartean erakutsi behar dugun irudia. Esfortzua egiten ari gara oinarriak ezartzeko, Euskadi erreferente izateko garapenean eta kohesioan".