• 05 UZT 17

    Aurrera doa Oinaurren gazteentzako bizitokiak eraikitzeko proiektua

    Xabier Iridoy ordezkari jeltzaleak Oinaurren (Irun) gazteentzat egingo diren bizitokiak eraikitzeko oinarrizko proiektua aurkeztu du, baita hauek izango dituzten ezaugarriak ere.

    2016ko azaroan Irunvik Oinaurreko, zehazki Jostun kaleko, lursail batean oinarrizko proiektuak gauzatzeko lehiaketa martxan jarri zuen. Non hasiera batean, ostatu dotazionalen garapenak, gazteei zuzendutako eta 40-50 m²c-ko 30 etxebizitza eraikitzeko aukera zegoen.

    Martxoan, berriz, oinarrizko proiektuaren erredakzio kontratua esleitu zuen Irunvik. Hala ere, apartamendu kopurua handiago lortzeko helburuarekin, eta 2011ean onartutako plan partzialak zuen akats bat zuzendu ahal izateko, Xabier Iridoyk Oinaurrek indarrean duen plan partziala aldatuko dela jakinarazi du, hala "gaur aurkezten dugun oinarrizko proiektuak apartamendu kopurua 28tik 34era areagotuko du".

    Beraz, Plan Partzialaren aldaketak eraikinaren perfilari dagokion akatsa zuzenduko du eta gainera, ekialdeko lerrokatzea 3,5 metro hedatuko du. Hartara eraikigarritasuna 1944 m2t izatetik 2330 m2t izatera pasatuz, sotoa + behe solairua + 3 + atikoa izanik gehiengo profila.

    "Era berean proiektua Eusko Jaurlaritzara bidaliko dugu, ekainean Etxebizitzako Sailburuordetzarekin izan genuen bileran adostu genuen bezala, eraikuntzarako kolaborazio egokiena zein den analizatu dezaten" komunikatu du Iridoyk. Aztertuko diren bi aukerak subentzioa eta hitzarmena dira. Hala ere, edozein kasutan alokairuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzari emango zaio.

    Eskatzaileen betekizun eta baldintzak

    Apartamendu hauek lortzeko eskaera egin ahal izateko, interesatuek 35 urte baino gutxiago eduki beharko ditu, etxebizitza bakoitzaren alokairua 5 urtekoa izango da gehienez, errotazioa sustatuz.  "Etxebizitza hauen xedea irundar gazteek beraien bizi proiektua hastea eta horrela emantzipazioa ere erraztea da" esan du Iridoyk.

    Eraikinaren ezaugarriak

    34 apartamendu begiesten ditu eraikinak, horietatik 30 logela bakarrekoak izango dira, eta 40-45 m²c-ko azalera erabilgarria izango dute gutxi gorabehera. 30 hauetaz gain, 2 apartamenduk bi logela izango dituzte eta beste bi egokitutako etxebizitza izango dira, 56 m²c-koak.

    Gainera, eraikinak kotxeentzako 26 aparkaleku izango ditu eta motoei zuzendutako beste 8. Espazio komunean bizikletentzako tapatutako aparkalekua ere izango da.

    Era berean, "proiektuak duen premisetako bat etxebizitza guztiak kanpo eremu pribatu eta eguzkitsu batekin hornitzea da" gehitu du ordezkariak.