• 22 AZA 17

    Aurrekontu proiektu onuragarria adostu da Irun hiriarentzat

    EAJ-PNV taldeko Bozeramailea eta Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkaria den, Xabier Iridoyk, gaur asteazkena, bere gobernuko kidea den Miguel Ángel Paez, PSEko bozeramailearekin batera, datorren 2018rako adostutako Aurrekontuen proiektua aurkeztu du.

    Xabier Iridoyren, bozeramaile jeltzalearen hitzetan, "aurrekontu hau oso baikorra dela iruditzen zait. Legealdi honen joan etorrian aurkeztu eta adostu direnen antzera, aurrekontu honek ere, Irungo hiria berriztatzez eta erritmoz hornitzen du. Gobernua osatzen dugun kideon arteko akordioaren emaitza da proiektu hau".  

    Inbertsioei dagokienean, aurten Irungo Udalak, 9.694.223 euroko aurrekontua du Irunek, hau da, %7,31ko igoera du 2017ko aurrekontuekin, zehazki 660.712,92 euroko igoera izango da 2018an.

    Halaber, inbertsiora zuzendutako 9.694.223 euro hauetatik, 8.540.000 euro orokorki obrei zuzendutakoak izango dira, hurrengo moduan antolatuko dira hauek:

    - 520.000 euro ikastetxeei zuzendutako obrei zuzenduak.

    - 367.000 euro argiztatze publikoari eta energi eraginkortasunari zuzenduak.

    - 50.000 euro kalte arkitektonikoak ezabatzera zuzenduak

    - Bestalde, 1.173.000 euroren jatorria aurrekontu partehartzaileak dira.

    - Eta 6.430.000 euro zenbait urtetarako obren kreditu konprometituak dira.

    Gainera, "aurrekontu honetan jasotzen diren obra publikoko proiektu batzuk Iruneri mesede egingo dioten eta garrantzitsuak diren ekintzak dira" esan du bozeramaile eta ordezkari jeltzaleak. Horien artean Uranzu frontoiaren berritzea, zenbait urtetako obra izaera duena, 2017-18 urteetako obra, non 2017ko kreditua de 1.600.000 eurokoa izan da eta 2018koa 3.030.000 eurokoa izango da.

    "Uranzuko frontoiaren berritzearekin, Irungo Alde Zaharrean burutzen gabiltzan eta martxan dauden Korrokoitz eta Papineako Plan Bereziekin batera, inguru honen jarduketa osorantz aurrera pausu bat emango dugu".

    Bestalde, akordioak besteak beste, Txingudi Tenis klubeko instalazioen hobetzearen lehen fasea ere biltzen du (egoitza zentrala eta piztinen zonaldea), zenbait urtetako obra hau ere, 1.300.000€ 2017an eta 800.000€ 2018an.

    Era berean, Hondarribia kalearen hasierako zatiaren berrurbanizazioa ere bertan da, kasu honetan proiektuaren bigarren fasea izango da garatuko dena, 2017an 500.000 euroko aurrekontua izan duen eta 2018 honetan 800.000 eurokoa izango du. Eta azkenik, Juan Wolmer biribilgunearen berrurbanizazioa, zenbait urtetarako izaerakoa hau ere, 2017an 400.000 euro izan zituen eta 2018an 880.000 euro izango ditu.

    "Errotonda honen urbanizatzearekin, Palmera-Montero eta Alzukaitzeko inguru osoa amaitutzat emango dugu. Non gainera zonaldean eraikitzen dauden azken eraikinak, urtebeteko joan etorrian bukatuko direla aurreikusten dut".

    Ondasun transferentziari dagokionean, %29,1eko gehikuntza izan da (2017an baino 346.407 euro gehiago,  1.534.088 euroko totala lortuz), guzti hau gehien bat, IRUNVIri egin zaizkion ekarpenei esker (San Miguel-Anakari 700.000 euro eta VPP eta alokairuko etxebizitzen garapenari 350.000 euro). 2018an ere. IRUNVIri transferituko zaizkion, eta Iñigo de Loiolako etxebizitzen birgaitzeari zuzenduko diren 200.000 euro izango dira, guztira 1.250.000 euroko kopurua batuz.

    Iridoyk, azaldu nahi izan du "2018an, VPPen eta alokairuko etxebizitzen garapenari zuzendutako eta IRUNVIren kapitalari transferituko zaizkion 350.000 euro ditugu, zenbait urtetarako aurrekontu sailetik datozenak, hortaz guztira 1.050.000 euro batuko lirake ". Gainera, "Kontzeptu berdinerako, VPP eta alokairurako etxebizitzen garatzerako, soberakin gisa 2017ko beste 1.342.330 euro  gehituko dira. Hortaz, Eusko Jaurlaritzarekin batera, emigrazioko eraikinean 39 etxebizitza eraikitzeko edo Alarde inguruan alokairu babestuko 42 etxebizitza eraikitzeko 2.392.330 euro izango dira guztira 2018 honetan".

    Aurretiaz aipatutakoak, Alberto Larzabalen eraikitzen hasi berri diren eta gazteei zuzenduko zaizkien 42 apartamentuei eta Eusko Jaurlaritzak, beraiekin lortu dugun akordioaren ondorioz, Oinaurren eraikiko dituen 34 etxebizitzei ere gehituko zaizkio.   

    Bukatzeko, Iridoyk "betiere gure gobernukideekin akordioak lortzeko, gure apustu argia, etxebizitza babestuan eta alokairukoan oinarritutako da izango da. Irundarron bizi kalitatea hobetzeko, desberdinen arteko adostasunaren bilaketan sinesten eta defendatzen bai dugu. Irun hobe bat eraiki nahi dugu, irundarrei benetan behar dutena eta nahi dutena eskaintzen dien hiria. Eta horretarako, berri ezinhobea da, orain egun batzuk Foru Aldundiak jakitera eman duena. Non esan zuen Foru Fondoak 7 urteren igoera kontsekutiboak lotuko dituela, eta hortaz, %36ko igoera izango duela zenbatekoak. Gipuzkoako hiritar guztiontzat berri ezinhobea, baina baita Irunentzat ere, Udalak izango bai gara zerbitzu publikoak finantziatzeko baliabide gehiago izango ditugunak. Zehazki Irunek 2018an %3,6 gehiago jasoko du, 39,4tik 40,8 milioitara pasatuz, orain arte jaso den kopuru handiena gaindituz" gailendu nahi izan du.

    Guri ez zaigu erdizka ibiltzea gustatzen, horregatik orain arte, aurreko bi urteetan, egin dugun bezala, orain ere legealdi hasieran hartutako konpromisoak burutuko ditugu, eta gure hiri proiektua ere aurrera eramango dugu. Halaber, beste ezer baino legen, irundarron interesak goretsiko ditugu, gure hiria, hiritarrak eta honen inguruak ahalik eta gehien zainduz".