• 14 MAR 17

    Aukera ona izan daiteke etxebizitza okupatuak berme sozialekin berreskuratzea

    PDeCAT taldeak aurkeztutako Lege Proposamena aintzat hartua izan dela gogoan, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak esan duenez "neurri prozesala kautelazko justizia ere izan daiteke"

    EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaur baieztatu duenez "premiazkoa da baliabide egokiak bideratzea baimenik gabe eta jabearen borondatearen kontra okupatuta dauden etxebizitzak berreskuratzeko" eta horretarako "konponbide eraginkorra behar da erantzun juridikoa behar bezain argia eta eraginkorra izan ez den kasuetarako".

    PDeCAT taldeak aurkeztu duen Lege Proposamena aintzat hartua izan dela gogoan, Iñigo Barandiaran etxebizitza gaietarako bozeramaile jeltzaleak baieztatu du etxebizitza okupatuak berreskuratzeko proposamena "etxebizitza falta eman daitekeen egoeretan babesa emateko mekanismoak aktibatzeko prozesuari lotuta" aukera ona izan daitekeela. Barandiaranek azpimarratu duenez ekimenak “bateratu egiten du eskaria lekualdatzea etxebizitza uzteko agindua gizarte zerbitzuei jakinarazteko derrigorrarekin, babesgabeko egoera batean hartu behar diren neurri egokiak hartzera begira".

    Diputatu jeltzaleak azaldu duenez neurri hori "bideratzen da esklusiboki titulu juridiko baliodunik gabe okupatuta dauden etxebizitzen kasuan, eta pertsona fisiko,entitate sozial eta administrazio publikoetara mugatzen da".