• 18 URT 19

    Asko kezkatzen gaitu Santanoren eta bere gobernu sozialistaren Via Irun proiektuak, trenbide-espazioaren birsorkuntza osoa ez aurreikustea

    Gobernu sozialistak aurkeztutako Via Irun proiektuaren lehen fasea aztertu ondoren, Irungo EAJ-PNVk bere kezka azaldu du gaur, urtarrilak 18, anbizio gutxikoa dela iritzita, eta hiriak izan dezaken garapenaren etorkizuna arriskuan jarri dezakeela argudiatu du.

    Xabier Iridoy EAJ-PNVko bozeramaile eta Irungo Alkatetzarako hurrengo hautagaiaren esanetan, "duela hamar urte baino gehiago, Euskal Herrira abiadura handiko trena iritsiko zela jakin zenean, Irunen, bertako trenbide gunea berreskuratzeko asmoa azaldu zen. Hala bada, 2011n, eraldaketaren bideari hasiera eman zitzaion, Sustapen Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren arteko Intentzio Protokoloa sinatuta" gogora ekarri du.

    Protokolo horrek, garai hartan jada, helburutzat hartzen zituen; trenbide-espazioa hiri-eremuan integratzea, eta, horretarako trenbide-eremua estaltzea, hiri-errepide sarea osatzen duten auzoen arteko mugikortasuna, hiriaren erdigunean kokatuta dauden bideen estalketa, espazio publiko handi bat sortzeko, eta Irungo egungo geltokia birkokatzea eta geltoki intermodalean eraldatzea, eta Topoaren trazadura trenbide kanal bakar batean lekuz aldatzea, Topoak Irungo erdigunean duen lubakia kendu eta trenbide-kanal bakar bat sortuz.

    Ildo horretan, "2015eko urtarrilean, Irungo Udalak, etorkizuneko hiria antolatzeko plana, HAPOa onartu zuen (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra)" esan du Iridoyk, "eta, gainera, 2011n onartutako protokoloaren antzeko helburuak jaso zituena". Onespen horrekin, trenbide-espazioa berroneratzean aurrera pausoak eman ziren, "Irunerako eta bere pertsonentzat guztiz ezinbestekoa den birsorkuntza".

    Baina eremuan jardun eta aurrera egin ahal izateko, beharrezkoa zen gune horretan inplikatutako instituzio guztien artean hitzarmen bat lantzea eta sinatzea. "Pasaden iraileko Udalbatzan, trenbide espazio gunearen birmoldaketa sustatzeko asmoarekin, udal talde guztiok aho batez onartu genuen eta 2011ean jaso ziren xedeak barneratzen dituen hitzarmena. Are gehiago, adostasun horrekin, pasaden asteazkenean, hilak 16an, leku izan zuen erakundeetako ordezkari arduradunen firma gaitu zen" zehaztu du bozeramaile jeltzaleak.   

    Bitartean, hitzarmena bere firmarako garatzen zen heinean, pasaden abenduak 20an, Santano alkateak eta gobernu sozialistak trenbide gunearen berrantolaketa proiektua aurkeztu zuten. "Asko kezkatzen gaituen proiektua da hau, anbizio eta asmo txikiko esku hartzea baita proposatzen dutena. Zergatik? Irun zentroan etorkizuneko ikuspegia izan zezakeen proiektu berritzailea, eredugarria eta kalitatekoa izan beharrean, orain aurkeztutakoa erdi bidera iritsi ere ez delako egiten, ez baititu trenbideen estaltzea begiesten, ezta auzo desberdinen arteko komunikazio ardatzak, eta Topoko bideen konponbidea barneratzen" aipatu du Iridoyk.

    Bestalde, EAJ-PNVk proiektu honetan, 500.000m2-tako eremu baten birsorkuntzan, aurrera eraman den hiritarren parte-hartze prozesua eskasa eta guztiz baldintzatua izan dela uste du, "bi proposamen antzeko dituen proiektu itxi bat aurkeztu da, non hiritarrek eraikinak nola antolatu besterik ezin izan duten erabaki; lerro-formako edo etxadiko konfigurazioa nahi duten. Eta hori ez da parte-hartzea, gure iritziz parte-hartzeaz hitz egiten denean eta hiritarrei prozesu parte-hartzaile bat irekiko zaiela hitzematen denean, hau parte hartze erreal bat izan beharko litzake, hau da, hiritarrek proiektuaren gakoez iritzia emateko aukera eduki beharko lukete. Esaterako, trenbideak estaldu behar dira?, zer nolako erabilera duten eraikinak eduki nahiko zenituzkete bertan; aisialdikoak, formaziokoak, etxebizitzak…? Auzoen arteko komunikazio loturak eratu beharko lirateke? Etab. Ze ez dezagun ahaztu, pertsonak direla hiri bat sortzen dutenak" argitu du Xabier Iridoyk.   

    Iridoyk, Irungo trenbide gunearen birsorkuntzaz hitz egiten denean, etorkizunaz hizketan gaudela aipatu nahi izan du, gure hiriarentzako etorkizunaz, "gure hiria bitan banatzen duten Renferen eta Topoaren trenbide-lubakiak ezabatzeko momentua iritsi da, gure hiriko erdigunearen eraldaketa sustatu behar dugu. Irun hobetu beharko genuke jarduketa hauen bitartez, eta horregatik ez dugu ulertzen Santanok, horrelako proiektu eskasarekin ados egotea. Berak aurkeztutakoak geltoki berri bat proposatzen du bai, baina ez du Irunek duen problematika larria konpontzen; ez du egun ditugun trenbideen estalketa begiesten, ez ditu auzoen arteko loturak sortzen, eta ez dio topoko mirabetzei irtenbidea ematen ere. Guztiz ulertezina" adierazi du bozeramaileak.

    Egunotan Santano alkateak Irungo sekulako hiri-transformazio gisa aurkeztutako hirigintza lanak, geltoki berri bat eraikitzera, garai bateko Aduanako eraikina birgaitzera eta hainbat eraikin blokeren eraikuntzara laburtzen dira. Harrigarria da nola ez duen bertan hiria bitan banatzen duen ebakia deuseztatzea proposatzen.

    "Eta hori ez da hiritarrek nahi dutena, ezta guk nahi duguna ere" jakinarazi du Iridoyk, "EAJ-PNVtik proiektu hau gure hiriaren benetako iraultza urbanistikoa izan behar dela uste dugu, eta horretarako ezinbestekoa deritzogu egun ditugun trenbideen estalketa. Hiritarrek horrela eremu zabal bat irabaziko lukete dituzten beharrak asetzeko, eta nola ez, Irun moderno, berritzaile eta erreferente bat sortzeko".        

    Santano alkateak aurkeztutako proiektua osatugabea da. Irunek egiazko hiri birsortze bat behar du. "Politika berriak pluralak izateaz gain, datozen urtetarako ikuspegia izan behar dute, horrela egiten den guztiak gaur, bihar eta baita etorkizunean leku izan dezan. Eta guzti hori administrazioekin adostu beharra da, Iruni eta bertako hiritarrei trenbide gunearen birmoldaketa oso bat porturatzeko, nahiz eta gero hau fase desberdinetan gauzatu" nabarmendu du Iridoyk, "ez gara gobernu sozialistak proposatzen duen egokitze xume horrekin konformatzen, guk Irun eta bertan dugun trenbide eremu arduragabea eraldatzen lagunduko duen proiektuarekin amets egiten baitugu. Irundarrak harro sentiaraziko dituen abangoardiako erdigunea nahi dugu Irunentzat".   

    Bukatzeko, Iridoyk eremuaren berreskuratzea eraginkorra izan behar dela aldarrikatu du, hiriak etorkizunean izango dituen proposamenekin bete behar du, datozen belaunaldiek izango dituzten beharrak aurreikusteko gai izan behar du, eta nola ez talde politiko desberdinekin adostutakoa eta irundar hiritarrekin alderatutakoa izan behar du. "Irunek lehen mailan jokatu behar du, guztion artean proiektu hau estrategiko eta erreal bihurtu behar dugu. Horrelako proiektuek hamarkada askotan ematen baitiote zerbitzu hiriari, eta horregatik gure hiriaren aniztasunarekin kontatu beharra dugu, Irunek behar du eta merezi du". 

    "EAJ-PNVtik alderdi, erakunde eta hiritar desberdinen arteko adostasun global baten alde lan egin behar dela uste dugu, esku-hartze honekin Irunen etorkizuna jokoan jartzen baitugu, baita honen segurtasuna eta erosotasuna ere. Gure hirian egun egiten dugun edozerk datozen 100 edo 150 urteetarako egokituta egon beharko luke" esaten amaitu du Iridoyk.