• 06 URR 18

    Amaia Etxeberria izango da EAJ-PNVren Azpeitirako alkategaia.

    Aste honetan EAJ-PNVk ospatu duen Herri Batzarrean aukeratua izan da.

    Amaia Etxeberria Etxeberria izango da EAJ-PNV-n Alkatetzarako  zerrenda burutuko duena, hurrengo udal hauteskundeetan.

    Amaia Etxeberria —48 urte ditu eta hiru seme-alaba— 2015 urtetik Azpeitiko udalean zinegotzia da. Udaletxean sartu aurretik, familiako enpresan eta dekorazio munduan lan egin du. 

    EAJ-PNV-k hurrengo hauteskundeetarako zerrendaburua hautatzeko orduan indarra eman dio ere Azpeitiak lehen aldiz alkate emakumezkoa izateko aukerari. Baita, hautagaiak herriko giza eta kultur bizitzan duen parte-hartzeari ere, Itsasi dantza taldean eta Julian Barrenetxea abesbatzan.

    Hautatua izan ondoren, Amaia Etxeberriak adierazi du, “Azpeitirako eta azpeitiarrentzat lan egitearen  erronkari arduraz eta ilusioz egingo diola aurre” .

    Hautagai berria aukeratua izan den batzarrean bertan, jeltzaleek egungo zerrendaburu eta bozemaile den Aitor Gorrotxategiri, herriarentzategindako lana eta ardura eskertu  diote.