• 15 ABE 15

    Agirretxea: “Euskal arrantzaleek arazoren bat izan dutenean, EAJ beti hor egon da”

    Madrilen euskal arrantzeleen interesak defendatu dituen talde bakarra EAJ dela ziurtatu du

    Gipuzkoatik EAJren Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre Senaturako EAJko hautagaia, Orion izan dira gaur goizean, Beraiekin batera, Bittor Oroz arrantza sailburuordea eta Leandro Azkue arrantza zuzendaria izan dira. Gipuzkoako kostaldeko hainbat herrietako alkate ere bertan izan dira: Txomin Sagarzazu (Hondarribi), Jose Angel Zaldua (Orio) eta Xabier Txurruka (Zarautz), besteak beste.

    Orioko portuan eginiko agerraldian, Joseba Agirretxeak euskal arrantzaren defentsan EAJren lana ezinbestekoa izan dela adierazi du, eta ziurtatu duenez: “Madrilen inork ez du EAJk bezala euskal arrantzaleen behar, interes edo eskarien alde egin”. Gainera, EAJk egindako lana dokumentatuta dagoela esan du: “Euskal arrantzaleen inguruan Madrilen egon diren gaietan ekimenak, galderak, eskakizunak, agerraldi eskaerak, mozioak... zeinek egin dituen ikusi besterik ez dago”, eta hori EAJk bakarrik egin duela baietsi du.

    Kongresurako hauatagaiak adierazi duenez, arrantza sektorean arazoren bat dagoenean, edozer eskatu behar denean, zerbait arriskuan dagoenean, sektoreak norengana jo behar duen badaki, “lagunduko dionarengana, EAJrengana” gehitu du.

    Joseba Agirretxeak, bigarren puntu bezala, Bruselan Eusko Jaurlaritzak izan beharko lukeen ordezkaritza izan du hizpide. Bruselan erabakitzen dira Europako arrantzaren kopuruak, banaketa, arrantza-politika...  eta Agirretxeak damutu duenez, “oraindik Espainia da gure ordezkaria Bruselan”. Horren aurrean berriz ere eskaria luzatu du: “euskaldunok, Eusko Jaurlaritzaren bitartez, lekua izan behar dugu Bruselan arrantza interesak defendatzeko”. Euskal arrantzaleen defentsarako gure ordezkariak egon behar dutela argitu du, “zoritxarrez han defendatzen dutenak askotan gure arrantzaleetaz ahaztu egiten direlako”.

    Bruselan euskal ordezkaritzarik ez dagoen bitartean, EAJko senatari eta diputatuak Espainiak negoziatu eta lortzen duenaren gainean egon, eskatu eta exijitzen egondo direla jakinarazi du Agirretxeak, eta “hemen banatzeko momentuan inolaz ere ez dugu utziko euskal arrantzaren sektorea kaltetua izan dadila”.

    Bukatzeko, Joseba Agirretxeak gogora ekarri du EAJ euskal arrantza munduko emakumeen defentsan ere aritu dela orain arte. Esan duenez: “Saregileen, paketatzaileen, etab. aldeko babes soziala lortu dugu, beste inork egin ez duena”.