• 12 IRA 18

    3.000.000 euro, hiriko proiektu eta hobekuntzetarako bideratu beharko liratekeenak, egungo gobernu sozialistak geldiarazi ditu

    Santanok eta gobernu sozialistak kreditu aldaketari irteerarik eman gabe jarraitzen dute, desberdinekin negoziatzeko duten ezintasuna berriz ere agerian jarriz

    Ikasturte politiko berria martxan da dagoeneko eta horren harira Xabier Iridoy, Irungo EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak aprobetxatu nahi izan du uztailarako aurreikusia zegoen kreditu modifikazioaren egungo egoera salatzeko.

    Gaur, irailaren 12 honetan emandako prentsaurrekoan, Iridoyk salatu du Alkate jaunak etengabe erakutsi nahi izaten duen "Udalaren dinamika ona, lan eta proiektuen garapena eta hiriaren interes orokorren defentsa" irudi hori errealitatetik oso urrun aurkitzen dela. "Ez dago ikusi besterik kreditu aldaketak ekainetik hona bizi duen blokeo egoera. Ekainaren hasiera zen, egungo Ogasun ordezkari den Paez jaunak bilera batean planteatu zigunean udal gobernuaren kreditu aldaketarako proposamena. Gobernu sozialistak Ogasuneko Batzorde Informatibo batean aurkeztu beharko lukeen proposamena izan behar luke, batzorde horrek aztertu eta udal batzarrean Udaleko talde politiko guztiek onartu ahal izan dezaten. Baina ez, irundarren bizi kalitatea lehenetsi ordez Santano jaunak bere interes partidistak aurretik jartzen ditu eta oraindik ez ditu kreditu aldaketak tramitatu".

    Areago, Udalak bizi zuen egoera ikusita, bozeramale jeltzaleak 2018ko uztailaren 23an, Bozeramaleen Batzorde batean ordezkariari galdetu zion ea nola zegoen aurreikusitako aldaketa hori eta zergatik atzeratu zen. Horri ordezkariak zera erantzun zion: "inongo taldek ez ziola proposamenik egin eta gehiengoaren babesik ez zegoenez, ez zituela negoziaketak formalki hasiko. Egoera horretan 3 milioi horiek gelditu egingo lirateke. Orduan Santano alkateak esku hartu zuen eta irailaren erdi aldera aldaketarako proposamena udal batzarrera eramango zela konprometitu zen, gehiengoaren babesarekin edo babesik gabe". "Eta irailaren erdialdera egoera berean jarraitzen dugu. Irungo EAJ-PNVtik ez daukagu inongo arazorik interesa duten gaiak gobernu sozialistarekin hitzartzeko, baina onartezina iruditzen zaigu Santano jaunak desberdinekin negoziatzeko eta gutxiengoan gobernatzeko erakutsi duen ezintasuna dela eta 3.000.000 euro horiek irundarrentzat  ekar lezaketen onurak ez jasotzea. Non geratzen da alkatearen erantzukizuna? Era berean, bozeramaleak azpimarratu du beharrezkoa dela kreditu aldaketa modu formal eta zehatzean aurkeztea, era horretan, beste hainbat gairen artean, Euskaraldia aurrera eramateko behar diren 15.000 euro horiek ere tramitatzeko.

    Amaitzeko, ikasturte berri honetan Irungo EAJ-PNVk orain arte bezala jarraituko du lanean, bizitzeko, lanerako eta bizikidetzarako Irun hobe bat lortzeko lan eginez eta politika egiteko eta gizarte irundarrarentzat lan egiteko bide berriak bilatzen. Beti, gardentasunean, kudeaketaren efizientzian eta eraginkortasunean oinarritutako hiri- eredu batetik, pertsonekiko hurbiltasunetik eta portaera etikotik abiatuta, desberdinen arteko kolaborazioa ahaztu gabe.