• 19 URR 17
    Jendearen konfiantza berreskuratu eta gure etorkizuneko erronkei erantzutea dira Etorkizuna Eraikizen esentzia

    Jendearen konfiantza berreskuratu eta gure etorkizuneko erronkei erantzutea dira Etorkizuna Eraikizen esentzia

    Hauexek dira Foru Aldundiak legealdi honetan abian jarri duen Etorkizuna Eraikiz programaren xede nagusiak, Gipuzkoako diputatu nagusia den Markel Olanok gaur nabarmendu duenez. Helburu hauek gauzatzeko, ordea, elkarlanak duen garrantzian jarri du azpimarra eta lankidetzarako gonbita luzatu dio lurraldeko gizarte antolatuari: “Gurea oso lurralde txikia da, baina sekulako gizarte kapitala dauka. 709.000 biztanle ditu, azken zentsuaren arabera, eta 4.500 elkarte, gehienak boluntarioak. Guretzat ezinbestekoa da elkarte ehun horrekin elkarlanean aritzea, horregatik ari gara gobernantza eredu berria lantzen, horregatik jarri genuen abian Etorkizuna Eraikiz”, azaldu du.

    Gehiago irakurri →
    • 16 URR 17
    Etorkizuna Eraikiz ekimenak beste bultzada bat jasoko du Nazioarteko I. Biltzarraren eskutik

    Etorkizuna Eraikiz ekimenak beste bultzada bat jasoko du Nazioarteko I. Biltzarraren eskutik

    Foru Aldundiak aurkeztu berri du Etorkizuna Eraikiz ekimenaren Nazioarteko Biltzarra, TeamDay, datorren ostegunean, urriaren 19an, Tabakaleran egingo dena, Gipuzkoaren etorkizuna modu partekatuan eraikitzeko hasitako bidea finkatu eta bultzada berri bat emateko. Mickey McManus bezalako adituek eta abian dauden proiektuetan inplikatuta dauden entitateetako ordezkariek parte hartuko dute.

    Gehiago irakurri →
    • 09 URR 17
    Berdintasunean erreferente den NBEko aditu batekin partekatu du Etorkizuna Eraikiz Aldundiak

    Berdintasunean erreferente den NBEko aditu batekin partekatu du Etorkizuna Eraikiz Aldundiak

    Gipuzkoako Foru Aldundiak, ASPEGI emakume enpresarien elkarteak eta Fiza Farhan nazioarteko adituak, NBEtako aholkularia eta berdintasun arloan mundu mailan erreferente dena, topaketa egin dute gaur Donostian, emakumearen ahalduntze ekonomikoa izan dutelarik hizpide. Foru erakundeak antolatu du topaketa, Etorkizuna Eraikiz programaren testuinguruan. Parte hartzaile guztiek nabarmendu dute arlo ekonomikoan egiteko asko dagoela oraindik ere, “batez ere Gipuzkoarentzako hain garrantzitsu den industrian”. Zentzu honetan, Farshanek nabarmen du “garapen ekonomikoak emakumearen ahalduntzea behar duela, baita Gipuzkoako industriaren garapenak ere”.

    Gehiago irakurri →