• 30 MAI 14

    Orixe ikastolaren egoitza zaharra LHko zentro berrietako bat kokatzeko erabiltzea proposatzen dugu

    “Donostiak aukera ezin hobea du Oinarrizko Lanbide Heziketako zentro berrietako bat bertan kokatzeko; izan ere, garai batean Orixe ikastolaren egoitza izan zen udal eraikina oso aproposa da orain LH berriko zentroa. Donostiaren erdian hori bezalako eraikina edukitzea erabat bat dator orain arte eraikinari eman zaion helburuarekin eta pasatzen utzi ezin dugun aukera da”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea den Eneko Goiak.

    Donostiako EAJ-PNV udal taldeak iniziatiba bat aurkeztuko du udal gobernuak Eusko Jaurlaritzari Kanpandegiko kaleko udal eraikina (Orixe ikastolako egoitza zaharra) eskain diezaion bertan koka dezan hurrengo hilabeteetan abian jarri nahi duenLanbide Heziketaren Agenda Estrategikoan aurreikusten diren Oinarrizko Lanbide Heziketa Integraturako zentroetako bat. “Donostiak aukera ezin hobea du Oinarrizko Lanbide Heziketako zentro berrietako bat bertan kokatzeko; izan ere, garai batean Orixe ikastolaren egoitza izan zen udal eraikina oso aproposa da orain LH berriko zentroa. Donostiaren erdian hori bezalako eraikina edukitzea erabat bat dator orain arte eraikinari eman zaion helburuarekin eta pasatzen utzi ezin dugun aukera da”,nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea den Eneko Goiak.

    Eusko Jaurlaritzak egun hauetan Donostian egiten ari den Lanbide Heziketaren Nazioarteko Kongresuan jakinarazi du Oinarrizko Lanbide Heziketa Integratua garatzeko zentro berriak jarro nahi dituela martxan. “Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan zentro berri horietako bat abian jarri nahi duela jakin ondoren, gure taldeak ez du zalantzarik egiten Kanpandegi kaleko udal eraikina aukera ezin hobea dela horrelako zentro bat bertan kokatzeko. Hauek bezalako aukerak ezin dira pasatzen utzi eta hori dela-eta eskatu behar dugu Udalak ekin diezaiola Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzeari, ideia hau errealitate bihur dadila lehenbailehen”, nabarmendu du Goiak.

    Lanbide Heziketarako zentro publiko bat irekitzeak nabarmen indartuko luke Donostiak arlo honetan duen eskaintza; gure hiriak Altzan Eraikuntzako Lanbide Heziketako Institutoa, Zubiri Manteokoa eta Easo-Donostiako Politeknikoa ditu gaur egun martxan. “Lanbide Heziketa oinarrizkoa da gure ekonomiaren lehiakortasuna hobetu eta gure gazte askoren lan ibilbidea sustatzeko. Hiri zein Herri gisa, heziketa honen alde egin behar dugu argi eta garbi”, amaitu du Donostiako bozeramaile jeltzaleak.