• Ideologia


    Oinarri orokorrak


    1. SABINO ARANA GOIRI-k sortutako Euzko Alderdi Jeltzaleari (EAJ-PNV-ri) JAUN-GOIKOA ETA LEGE ZARRA lematik datorkio izena. Esaera honek oinarrizko bi elementu elkartzen ditu: bizikera ulertzeko modu bat eta Euskal Aberriaren baieztapena. Aberri honen izate politikoa bere Aberri-burujabetasuna berreskuratzearekin batera adieraziko da.

    2. Euzko Alderdi Jeltzaleak honelaxe definitzen du bere burua: Euskal alderdi demokratikoa, partehartzailea, plurala, akonfesionala eta gizatiarra, garapenari eta gizakiaren onerako diren aurrerapen guztiei irekia.

    3. Euzko Alderdi Jeltzaleak Euzkadi du Aberritzat eta Euskaldun jendea bizi den Pirineotako bi aldeetara dagoen lurraldetzat; ikurriña banderatzat eta Euzko Abendaren Ereserkia himnotzat.

    4. Euzko Alderdi Jeltzaleak euskara dauka euskal hizkuntza nazionaltzat, eta haren normaliza-ziorako behar den ardura nazionala haintzat hartzea eskatzen du.

    5. Euzko Alderdi Jeltzaleak honako helburu hauek ditu:

    a) Egitasmo politiko jeltzalea gauzatzeko tresna izatea.
    b) Euzkadiko herritarren gizarte, ekonomi, politika, kultura eta arlo guztietako garapen eta aurrerakuntza handiena lortu.
    c) Euskaldunon heziketa eta parte-hartze politiko eraginkorrerako bide izatea.
    d) Egitasmo politiko jeltzalea eta bere jokaera politikoa ausnartu eta etengabe berriztatzeari ekitea.
    e) Botere politikora heltzea, batez ere, erakundeen bitartez, hauek izanik bere egitasmoa egia bihurtzeko bidea.
    f) Eritzi publikoan etengabe aritzea, biztanle eta giza-taldeei bere etorkizu-naren eraikintzan parte hartzeko zirikatzea, euskal gizartearen protago-nismoa errespetatuz.
    g) Arteztarau politikoak markatu, herri-erakundeetako bere ordezkariak bideratu, lagundu eta zaindu.