• 10 AZA 17

    Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeriaren biktimei omenaldia egin die

    Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa esan du: "Ez dugu gertatutakoa ahaztea nahi, eta beraz, terrorismoaren eta bortizkeriaren biktimak urteko 365 egunetan gogora ekartzen ditugu eta, bereziki, gaurko egunean".

    Donostiako Udalak omenaldia egin die terrorismoaren eta bortizkeriaren biktimei. Ekitaldia Alderdi Eder-en dagoen biktimak omentzeko monolitoan izan da. Bertan, udal korporazioa osorik parte hartu du; minutu batzuk isilean pasa ostean, lore-eskaintza egin dute, Udal Txistularien bandak lagunduta.

    Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: "Egia da bizitako hainbat egoera iragana direla, baina ez dugu gertatutakoa ahaztea nahi. Terrorismoaren eta bortizkeriaren biktimak urteko 365 egunetan gogora ekartzen ditugu, eta bereziki gaurko egunean, Memoriaren egunean. Eta horretarako, udal korporazioa osorik omenaldia egin diegu eta hori da balioan jarri nahi dudana".