• 01 ABU 17

    Udal gobernuak presio fiskala bere horretan mantenduko du

    Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du EAJ-PNV eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioari esker presio fiskalaren handitzea lehengo urtetakoa baino txikiagoa. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak azaldu du, Udal gobernuak proposatzen duela 23 zerga arauetatik 9 aldatzea.

    Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2018rako zerga arauen proposamena, hain zuzen ere, presio fiskalari eutsi eta batez beste zerga arauak %0,78 handitzeko proposamena. Horrela aditzera eman dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak.

    Eneko Goiak gogorarazi du, udalaren zerga aldaketak KPI-aren, BPG-ren eta hainbat zerbitzuk duten defizitaren ondorioz egiten direla. Hala ere, EAJ-PNVk eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioari esker,  Kupoa eta Kontzertu Ekonomikoaren gaineko akordioari esker, presio fiskalaren handitzea lehengo urtetakoa baino txikiagoa da. 

    Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak adierazi du, batez beste, zerga aruak %0,78 handituko direla eta hori KPI-aren (%1,5 2017ko ekainean EAEn) eta BPG-ren (2017an EAEn %3 izatea aurreikusten da) handitzea baino askoz txikiagoa da.

    Tasak

    Horren hairian, Udal gobernuak proposatu du Zaborren gaineko Tasa %5 handitzea, izan ere, defizit handia izaten jarraitzen du. Eta nahiz eta defizita iazkoa baino txikiago den, %25ekoa baino handiagoa izaten jarraitzen du.

    Gainera, Saneamenduaren gaineko Tasa, hain zuzen ere, defizit oso handia duen zerbitzua - %20 baino handiagoa - %3 handituko da, defizit horri aurre egiteko.

    Jabego Publikoaren Okupazioaren gaineko tasari buruz, Ibiak, hesiak eta beste hainbat okupazioen gaineko tasak ez dira handituko, terrazak aldiz, bai. Eta handitze horrek bost udal-taldeek adostutako plangintza jarraitu du, alde zaharreko eta Konstituzio plazako terrazek eta lehenengo mailako terrazek ordaintzen dutena berdintzeko. Gainera, turismoaren handitzearen eta Foru Aldundiak egindako katastroaren berrikuspenaren ondorioz - lurraren balioa handitu da -, tasa %3 eta %5 artean handituko da terraza bakoitzaren kokalekuaren arabera.

    Gainerako tasen artean, Ur Hornidura Zerbitzuaren gaineko tasa bakarrik handituko da (%3). Eta arrazoia segidakoa da: etxeko kontadoreak aldatu behar dira. Beste tasa guztiak - jardueren gaineko baimenak, hirigintza baimenak eta zerbitzuak, hilerriaren tasak, TAO edo ibilgailuak erretiratzeko tasa - bere horretan mantenduko dira.

    Zergak

    Udal zergei dagokienez, IBI-a, IAE-a eta Lur-sailen balioaren handitzearen gaineko zerga - hau da, Plusbalioen gaineko zerga - ez dira handituko. Gainera, Plusbalioen gaineko zergaren aplikazioak errespetatuko diru Konstituzio Auzitegiaren epaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako 2/2017 Foru-Arau Dekretua.

    ICIO-a ere ez da handituko eta Udal gobernuak zerga honen harira segidakoa proposatu du: hobaria ezartzea desgaitasunen bat duten pertsonentzat, baldin eta etxebizitzatan euren beharretara egokitzeko obrak egin behar badituzte.

    Handituko den zerga bakarra Ibilgailuen gaineko zerga izango da (%1,5), eta zerga honetan mantenduko dira iaz onartutako familia ugarientzako hobariak.

    Su-hiltzaileen esku-hartzeari buruzko Tasa

    Donostiako Udalak tasa berria ezarriko du 2018an, hain zuzen ere, Su-hiltzaileen esku-hartzea arautuko duen tasa. Eta tasa hau bakarrik ordaindu beharko da, baldin eta su-hiltzaileen esku-hartzea zuhurtzigabekeria batek eragindakoa bada. Helburua da hiritar guztien artean ez ordaintzea gutxi batzuk sortutako zuhurtzigabekeriarengatik su-hiltzaileak mugitu behar izateak duen kostua. Are gehiago: kostu hori ordainduko du egoera sortzen duten pertsonek.

    Tasa honek behar duen tramitazioa aurreikusitakoa baino gehiago luzatzen ari da, eta beraz, 2018ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu ordez, hilabete batzuk beranduago hasiko da kobratzen.

    Izapidetze-egitegoa

    Behin Tokiko Gobernu Batzordeak proposamena onartuta, udal taldeei aurkeztuko zaie eta taldeek 10 egun izango dituzte zuzenketak edota arau proposamenak egiteko. Jarraian, irailaren lehenengo astean jardunaldi irekia egingo da hiritarrei proiektua azaltzeko. Ondoren, irailaren hirugarren astean Ogasun batzordean eztabaidatu eta onartuko dira zuzenketak eta arau proposamenak. Eta azkenik, irailaren azkeneko asteko udalbatzan proiektuari hasierako onarpena emango zaio, eta beharko balitz, behin betiko onarpena abenduan egingo litzateke.