• 13 UZT 17

    Tapia: "Arazo larriak dituzten enpresak badaude ere, euskal industria ez dago krisian, aurrera doa"

    Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak berretsi du Industria alorreko taldeak etengabeko harremanean jarraitzen duela arazoak dituzten enpresetako batzordeekin, bereziki arazo larrienak dituzten enpresetakoekin

    Era berean adierazi du inbertsore potentzialen interesa badagoela konkurtsoan dauden enpresen kasuan eta instituzioei eta enpresetako eta gizarte eragileei deia egin die une berezi honi ardura, zuhurtziaz eta seriotasunez heltzeko. Sailburuak esan du gainera "arazo larriak dituzten enpresetak badaude ere, euskal industria ez dago krisian, aurrera egiten ari da".