Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/10/19

Sargia parkearen plan bereziak alde zaharra eta hiriaren erdia lotuko ditu

Hirigintza eta Etxebizitza arloko ordezkari den Xabier Iridoy jeltzaleak, Sargia parkean egingo den Plan Bereziak izango dituen ezaugarriak jakinarazi ditu. Planari esker hobetu egingo da parkearen eta Uranzu pilotalekua eta bere ingurunearen arteko lotura
Xabier Iridoy

Gainera, Plan horrekin, dagoen eraikina finkatu egingo da, bere inguruan eraiki ahal izateko muga handituz. Berritze proiektuari esker, pilotalekuari parketik bertatik ere sarrera egin ahal izango zaio. “Ondorioz, Sargiako Parkeko espazio libreen sistema orokorraren kalifikazioaren atal bat aldatu egin beharko da, hau da, Uranzu pilotalekua kokatuta dagoen espazioaren atala, LK (espazio libre) izatetik ED (kirol ekipamendu) izatera pasatuko litzateke”, adierazi du Iridoyk, Hirigintza ordezkariak.

Era berean, indarrean dagoen Plan Orokorrak Uranzu pilotalekua Sargia Parkearen barruan sartzen du, orokorki L gisa, Espazio Libreen Sistema Orokor gisa, kalifikatuz. Eta antolamendu zehatzak bi kalifikazio adierazten ditu; LP eta LK., biak lur-arras gaineko Espazio Libretzat zuzenduz, azken honek lur-arras azpiko aprobetxamendua izan dezakeela aurre ikusiz. Ondorioz, Plan Orokorraren arabera, oraingo Uranzu pilotalekua ez letorke bat planteamenduarekin, ez baitu oraingo lekuan finkatzen.

Bestalde, Plan Orokorraren antolamendu Memoriak, Iparralde Gal inguruari buruz dio, lur horietan koka daitekeela pilotaleku berri bat eta Uranzu pilotalekua deseraiki.

Horregatik, Plan Berezi honen proposamenak herriaren intereserako delako justifikatzen du aipatu instalazioaren finkatzea, berau  Birmoldatuz eta Berriztatuz, eta horrek ekarriko du behar den espazioa kirol ekipamendu gisa kalifikatzea.

Gainera, San Juan eta Urdanibia plazen berrurbanizazioak bukatu direnez, orain San Martzial kalearen berrurbanizazioa da martxan. Lan horretan, San Martzial kalea Sargia plazarantz zabaldu nahi da, horrela alde zaharreko eta hiriaren erdiko espazio publikoen lotura bultzatuz.

Jarduketa eremua

Jarduketa eremuak 12.785 m2ko azalera dauka. LP gisa kalifikatuta dagoen azalera 600m2n gutxituko da, LK gisa kalifikatuta dagoen eremua ED izendatuko da eta 600m2 gehiagoko azalera izango du. Azalera gehitze hau justifikatzen da pilotalekuari parketik sarrera berri bat emateko, hau da, kirol erabilera baterako. Modu horretan,  ekipamendua espazio publikoan integra daiteke eta gainera, San Martzial kaleko berriztatze lanek hirigunetik (San Juan plazatik) eta Urdanibia plazatik sarrera egokiagoa bideratuko dute. Eraikinari dagokionez, gehiengo altuera mantenduko da eta eraikigarritasun-indizea ezarriko da.  Dauden zuhaitzei kalterik ez eragiteko baldintza egokiak ere ezarriko dira. Are gehiago, araudiak zehaztuta dauka berriztatze proiektuak zuhaitzei egin diezaiekeen kaltea ekiditeko baldintza.

Gainera, berrikuntza eta hobekuntza gisa, berriztatze eta urbanizazio proiektu osagarri hauek, genero ikuspegiko irizpideak gehituko ditu eta horiek memorian justifikatuko dira. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube