• 01 ABU 17

    San Inazio, Gipuzkoako patroiaren omenezko ekitaldietan parte hartu du Foru Aldundiak

    Markel Olano diputatu nagusia Azpeitian ospatutako ekitaldietan izan da gaur goizean

    Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza Azpetian egon da gaur goizean, San Inazio Gipuzkoako Patroiaren omenez egiten diren ospakizunetan parte hartzen, Markel Olano Diputatu Nagusia buru eduki duela.   Iñigo Urkullu Lehendakaria  ere ekitaldi ofizialean izan da, Eusko Jaurlaritzako eta Azpeitiako Udaleko hainbat ordezkariekin batera. Udaletxean agintariei egindako harrerarekin hasi dira eguneko ekitaldi nagusiak. Ondoren, prozesioa egin dute Azpeitiko kaleetan barrena. Behin Loiolara iritsita, Basilikan,  Jose Ignazio Munilla Donostiako Gotzainak meza nagusia eskaini du.

    Azpeitian, abuztuaren 1ean egiten diren San Inazioren omenezko ekitaldiek garrantzi berezia dute, eta urtero bezala, Loiolako Basilikaren atean jendetza batu da ospakizunetan parte hartu eta agintariei agur egiteko.