• 24 OTS 18

    54 enpresaz osatutako Goierri Valley-ren Batzar Orokorra ospatu da

    Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia Goierri Valleyren Zuzendaritzarekin bildu da, eta eskualdeko enpresak formula berritzaile batekin biltzen dituen batzarra ireki du.

    Goierri Valley elkartea 2017ko ekainean sortu zuten 33 enpresen artean, traktora eta ETEen artean, Goierri eskualdeko eraldaketa industrialaren motore izateko ikuspegiarekin. Mundu mailan bakarra den aliantza industrial hau gaur egun 54 enpresek osatzen dute, guztira 2.903 milioitan baloratutako salmentak, munduan zehar 41.400 langile baino gehiagorekin eta nazioartean 39 planta produktibo dituelarik, maila nazionalean dituenez gain. 

    Industria eta ekipamenduen azpisektore desberdinak batzen dituen aliantza den Goierri Valley-k, 6.154 langile ditu bailaran. Lankidetza konpromiso eta ardatz duen elkarteak, Goierriko industriaren eraldaketa lideratzen du, enpresa bazkideen arteko lankidetza aktiboa sustatuz, ezagutza eta berrikuntza elkarbanatuz, eskualdeko industriaren ehiakortasuna eta etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko. 

    Arantxa Tapiak elkartearen ekimena txalotu du, lankidetzaren alde traktora nahiz ETEek egindako apostuagatik zorionduaz. Hala nola, Goierri Valley-ren estrategia, EAEko lehiakortasunaren ardatza industria produktiboa izanik, erabat lerrokatuta daudela azpimarratu du. Beraz, lan bilera bat ospatzeko ateak irekita utzi ditu, ETEei erakundeak zabaltzen dituen programen inguruko ezagutza eta hauetara iristeko erraztasunak emateko eta aurreikusitako ekintzen ejekuzioa ahalbidetuko duten proiektuak martxan jartzeko helburuarekin.