Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/05/03

Isilunea Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Eider Mendoza presidenteak minutu bateko isilunerako deia egin du Bilkura hasieran, batzarkide-taldeetako bozemaileekin ados jarrita, Rakel Lopez Airas eibartarraren eta bere semearen hilketa dela eta, emakumearen gizonak eta mutikoaren aitak ustez egindako hilketa atzo Madrilen, Alcobendasen.
isilunea

Mendozak giza eskubideak errespetatu beharra azpimarratu du esanez “emakumeok ez gara ez jostailu ez objektu ez menpeko. Harreman menperatzailerik ez eta are gutxiago, hilketarik” eta zera erantsi du: “emakumeen eta umeen giza eskubideen urraketarik ez. Aske eta duin bizi nahi dugu”.

Azkenik, Eider Mendozak “Batzar Nagusien gaitzespena” adierazi du “ama-semeen hilketaren aurrean, Rakel Lopez eta bere semearen hilketagatik eta elkartasuna Eibarren bizi den biktimen familiari”. Halaber, gizon-emakumeen artean “harreman duinak eragiteko politikak egiten jarraitzeko” deiarekin amaitu du mezua Batzar Nagusietako presidenteak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube