• 15 MAI 18

    Iridoyk, Olaberria Bailara babesteko Plan Berezia berraktibatzeko exijitu dio Udal Gobernuari

    Iridoy: "Hiru hilabete pasa dira Gobernuari Olaberria bailara Babesteko Plan Bereziaren elaborazioa berrartzea proposatu geniola, eta egun oraindik ez da aurrera pausorik eman"

    Pasaden otsailak 22an, Udaletxean leku izan zuen Hirigintza Batzorde informatiboan, Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, Olaberriako Bailara babesteko Plan Berezia berrartzeko eskatu zion gobernuari. Atzo, maiatzak 14, eskaera luzatu geroztik hiru hilabete pasa direla, berriro ere galdetu eta azpimarratu zuen gaia nola zebilen "batzordean zehar Olaberriako Bailara babesteko Plan Bereziaren egungo egoera zein zen galdetu nuen, ea aurrera pausoren bat egon den" jakinarazi du Iridoyk, "eta gobernu sozialistak, oraindik aurrerapenik ez dela izan jakinarazi zidan. Beste behin gogorarazi nahiko nukePlan Berezi honen lanketa bertan behera gelditu zela, bailara barruan dagoen Beko Errota eremua, Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdaketarako kokapen gisa begiesten zelako, baina otsailak 16an behin betiko baztertua izan zen aukera hau, hala 2016an hasitako lanei jarraipena ematea ahalbidetuz". 

    Hala eta guztiz, hiru hilabete eta gero, Irunek duen eremu berde berezi honek oraindik ez du hobekuntzarik izan, eta Olaberriako bailararen Plan Bereziarekin aurrera egiteko gobernuaren interes falta eta pasibotasuna ikusita, bozeramaile jeltzaleak lan horren berrabiatzea ahalik eta lehen egitea exijitu du "beti defendatu eta sinetsi dugu Olaberria bailararen birsorkuntzan, hau baita gure hiriak duen inguru berde paregabeetako bat, eta horregatik geratzen den mandatuan Plan Berezia onartzeko aurrera pausoak emateko eskaera egiten dugu. Halaber, onespenak berak dakarren hiritarren parte-hartze prozesua era egokian betetzea ere eskatzen dugu, irundar hiritarrek bere hirian asko baitute esateko eta baita erabakitzeko ere" esaten amaitu du.